EAEko Gizarte Ekimeneko irakasleek ez dute ordainketa eskuordetuko tauletatik sorturiko soldata-diferentzia itzuli behar

535

EAEko Gizarte Ekimeneko ikastetxeetan Haur Heskolako 2. zikloan eta Lehen Hezkuntzan lanean ari diren irakasleek ez dute urte honetako nominetan ordainketa eskuordetuko tauletatik sorturiko diru diferentzia itzuli behar.

Apirilean argitaratu ziren ordainketa eskuordetuko taulak. Gizarte Ekimeneko soldata taulekin alderatuz, kategoria batzuetako (HH 2.zikloa eta Lehen Hezkuntzan) irakasleen oinarrizko soldatak (lan-hitzarmenekoak), ordainketa eskuordetuko kopuruaren azpitik daude.

OINARRIZKO SOLDATAORDAINKETA ESKUORDETUAHITZARMENEKO SOLDATA TAULADIFERENTZIA
HH 2. ZIKLOA IRAKASLEA2439,062437,86-1,2€
LEHEN HEZKUNTZA IRAKASLEA2439,062437,86-1,2€

Egoera honen aurrean, ikastetxe ezberdinek erabaki ezberdinak hartu dituzte eta batzuetan langileei urtarriletik hasita diferentziak itzultzeko eskatu zaie.
Injustizia egoera honen aurrean, LAB sindikatua ez da geldirik egon eta harremanetan jarri da alde batetik administrazioko arduradunekin, gertatzen ari dena azaltzeko. Beraien aldetik mezua argia izan da: ordainketa eskuordetuaren bidez jasotzen den dirua ez da itzuli behar.
Bigarren pausua Kristau Eskolarekin harremanetan jartzea izan da, identifikatu dugun egoera adierazi diegu eta hauen erantzuna ere norabide horretan izan da. Beraiek emandako irizpideen arabera langileek ordainketa eskuordetua eta hitzarmeneko soldataren arteko diferentzia, “ordainketa eskuordetuaren konturako osagarri” (complemento a cuenta de pago delegado) moduan jaso beharko luke nominan, baina inolaz ere ezin zaio itzultzeko eskatu langileari.
Beraz, egoera horretan aurkitzen zareten irakasleok, ikastetxeak dirua itzultzeko eskatu ezkero, jakin ez duzuela bueltatu beharrik. Arazorik izanez gero jarri ikastetxeko LABeko ordezkariekin edo LABekin harremanetan.
Izan ere LABek patronalei (Kristau Eskola, AICE-IZEA, Elizbarrutiko ikastetxeak…) eskatu die egoera zuzentzeko neurriak har ditzala.

14.info_-URTE-HONETAKO-NOMINAK-DIRELA-ETA_eus-1