Haurreskolak Partzuergoko hezitzaileen izen-ematea eta birbaremazioaren inguruan asanblada telematikoa egingo du LABek asteazkenean

483

Haurreskolak Partzuergoak argitaratu ditu hezitzaileen izen-ematea eta baremazio/birbaremazioaren deialdia, araudia eta Hezigunea erabiltzeko gida

Kontuan hartzeko egutegia:

2022/02/21- 2022/03/04 (biak barne)Norberaren fitxa ikusi eta datu pertsonalak zein ordezkapenerako aukerak aldatzea.
2022/05/15Behin-behineko zerrenda argitaratu.
2022/05/16-2022/05/20 (biak barne)Erreklamazioak aurkezteko epea.
2022/06/20Behin-betiko zerrenda argitaratu.
2022/06/21-2022/07/21Gorako helegiteak tarteratzeko epea.
2022ko uztailaren bukaeran edo irailaren hasieranGorako helegiteen ebazpena”

➔ LAN ESPERIENTZIARI DAGOKION BAREMATUKO DEN ALDIA: 2020ko urriarren 26tik 2022ko urtarrilaren 15a arte
(biak barne)
➔ IZENA EMATEKO hautagaiek baldintzak bete eta egiaztatuta izan behar dituzte 2022/03/04a baino lehen
➔ KONTUAN HARTU BEHARREKOAK:
◦ Aurten lehengo aldiz, izen-emate eta baremazio prozesua on-line izango da datu pertsonalei eta ordezkapen aukerei dagokionez: Eskabidea HEZIGUNE atarian egin beharko da
◦ Aurkeztu beharreko dokumentazioa oraindik ere paperean aurkeztu beharko da; online eskaeraren erregistro orriarekin batera aurkeztuko dira, HAURRESKOLAK PARTZUEGORA BERTARATUZ ALDEZ
AURRETIK HEZIGUNE aplikazioan hitzordua hartuta edota administrazio prozedurak ahalbideratzen dituen bideak erabiliz.
◦ Informazio guztia www.haurreskolak.eus web orrian duzue.

LABen Asanblada Telematikoa

Prozedura aldatu dela-eta, prozeduraren inguruko informazioa emateko eta zalantzak argitzeko LABetik otsailaren 13an, arratsaldeko 17:30etan egingo dugun asanblada telematikora gonbidatzen zaituztegu: https://meet.jit.si/LAB-otsailak23-HAURRESKOLETAKO_BAREMAZIOA

INFO-12._-hezitzaileen-izen-emate-eta-baremazioa