Plazen kontsolidazioa Haurreskolak Partzuergoan

467

Europak behartuta, Madrileko kongresuan premiazko neurriekin enplegu publikoaren behin behinekotasun tasa jaisteko legea onartu da. Besteak beste, prozesu irekiak izan behar direla zehaztu da eta merituen lehiaketak egiteko aukera zabalduko da (oraindik Senatutik pasatu behar da).

2022ko ekainaren 1 arteko muga dute eskainiko diren plaza kopuruaren eskaintza egiteko. Prozesuen deialdiak 2022ko abenduaren 31a baino arinago egin behar dira eta 2024ko abenduaren 31a baino lehen prozesu guztia bukatuta egon behar da.
Haurreskolak Partzuergoari dagokionez, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailari eskatu diogu azterketarik gabeko merituen lehiaketa egiteko kudeaketako langileentzat, zein hezitzaileentzat, irakaskuntza publikoko gainontzeko laboralekin egitea erabaki duen bezala. Plazak identifikatu, egungo egoerara egokitu eta Partzuergoan emandako lan esperientzia erabakiorra izan dadin deialdiaren nondik norakoak negoziatzeko eskaera egiten diogu.
Era berean, Madrilen hartzen ari diren neurrien eraginkortasun falta salatu nahi dugu, beste behin ere, euskal administrazioetan ditugun beharretatik urrun daudelako.

INFO-8._-PLAZEN-KONTSOLIDAZIOA