Lanbide Heziketan ordezkapena egiten ari den irakasleak bete behar dituen ikastorduak direla eta, honako hau argitu nahi dugu:
Lanbide heziketako ordutegiari dagokionez , era honetan banatu ohi dira ikasturteko irakastorduak.
Demagun, lehenengo eta bigarren mailako ikasleak ditugula. Titularra den irakaslearen irakastorduen taula honako hau da:
1. hiruhilekoa | 2. hiruhilekoa | 3. hiruhilekoa | Batez beste |
---|---|---|---|
23 ordu | 23 ordu | 8 ordu | 18 ordu |
Ordezkapena betetzera doan irakasleak (Irale, gaixotasun baja) ordainduak diren 18 orduak soilik ematea eskatu dezake. Ordu horietatik goragokoak, hau da, 5 irakastorduak ikastetxeak lurralde ordezkaritzarekin kudeatzea eskatu dezake.