Emozio Hezkuntza, Haur Hezkuntzatik Batxilergora

506

Hezkidetza, aniztasuna, bullying-a, botere harreman autoritarioak, haur transexualitatea, eskola porrota, kontrolik gabeko IKTen erabilera …Maisu-maistra eta irakasleok, afektu eta emozioen esparruan kokatzen den erronka anitz eta konplexu eskergari egin behar izaten diogu aurre egunerokoan. Zertarako balio ote digu eduki eta gaitasun tekniko zerrenda luze baten lanketan aritzea baldin eta hezitzen ditugun pertsona horien behar emozionalei erantzuten ez badiogu? Gure ikasleen behar emozionalak begiratu, aditu eta ulertu beharko ditugu behingoan.
Adimen Emozionalaren gaia jorratzeko Gipuzkoako Foru Aldundiak prestatutako materialaren esteka duzu HEMEN.