Ez dugu onartzen Haurreskolak Partzuergoak proposaturiko ordutegia

509

Ikasturtea hasi zenetik 8 egun pasa direnean, gaur jaso duzue uztailaren 1ean zuzendaritza batzordeak sinatu zituen araudia eta 2021-2022 ikasturterako egutegi proposamena haurreskoletan.
LAB Sindikatutik egutegiaren berri ez izateak hezitzaile eta familiekiko izugarrizko errespetu falta zela salatu genuen, eta uztailean jaso ohi den egutegiaren berri ez izateak familia eta hezitzaileengan sortu duen egonezina gurea egin dugu, atzerapenak bizitza pertsonala eta lana uztartzeko ekartzen dituen zailtasunak izugarrizkoak baitira.
Proposamen berri honek haurreskolak uztailaren 29ra arte irekita egon behar direla jasotzen du. Hau da, haurrentzat 222 egun gehienez zabalik eta hezitzaileak lanean 212. Honek lan-hitzarmenaren 21.artikuluan zehazten dena urratzen du (hezitzaileentzat 210 lanegun eta arreta zuzeneko 206).

LAB-etik proposamena alde sozialarekin partekatu eta negoziatu gabekoa izan dela salatu nahi dugu, izan ere, gaur jakin dugu uztailaren 23an burututako mahai negoziatzaileren aurretik sinatuta zegoela.
Ez dugu inolaz ere erabaki hau onartzen eta atzera botatzeko neurri guztiak hartuko ditugu.


Gure aburuz, Haurreskolak Partzuergoko gerentea den Zorione Etxezarragak, Zuzendaritza batzordeak eta Hezkuntza sailak Haurreskolak Partzuergoko langileekiko erakusten duten utzikeria eta begirune eza onartezina da. Aldebakarkeria alde batera uzteko deia egiten diegu beste behin ere, eta langileei bete-betean eragiten dieten erabakiak negoziatuak izatea aldarrikatzen jarraituko dugu.
Zuen desadostasuna adieraztera ere animatzen zaituztegu, zuzendaritza batzordeko kideei emailez zuen harridura, egonezina eta haserrea adieraziz, honako helbide hauetan : zorione.etxezarraga@haurreskolak.eus ; Jokin Bildarratz: h-idazkaria@euskadi.eus ; Xabier Aizpurua: huisvase@euskadi.eus.

Denon artean lortuko dugu!

INFO3._ASKI-DADEKRETUZ-INPOSATUTAKO-EGUTEGIARI-EZ