Haurreskolak Partzuergoa noraezean eredu gerentzialarekin

318

Uztailak 20, sindikatuok Haurreskoletako mahai negoziatzailerako hitzordua genuen lan hitzarmenaren negoziazioarekin jarraitzeko eta ikasturte berrirako langileen hornidurari buruz hitz egiteko. Bezperan jakinarazi ziguten ordea, 5. aldiz bertan behera uzteko erabakia Haurreskolak Partzuergoa eta administarazioaren partetik.

Hau horrela, LAB, STEILAS eta ELA sindikatuok hainbat eskaera egin ostean eta erantzun ezaren aurrean, Lakuara bertaratzea erabaki dugu Hezkuntza Sailetik eta Haurreskolak Partzuergotik Haurreskoletako langile eta sindikatuekiko erakusten ari diren errespetu faltarengatik azalpenak eskatzera. Bilera aretoan sartu eta gutxira, inolako azalpen gehiagorik gabe, ostiralerako beste bilera baterako deialdia egiteko asmoa azaldu digute baina gertatutakoaren azalpenak eskatu ondoren eta ia 2 ordu beranduago, Haurreskolak Partzuergoko Zuzendaritza Batzordekokidea den Hezkuntza Saileko sailburuordearekin hitz egitea lortu dugu. Elkarrizketa horretatik, ostiralerako deialdi berriaren gai ordenean moldaketak exijitu eta onartu dizkigute. Ikasturte berrirako giza baliabideen antolaketari buruzko puntua soilik jartzea lortu dugu, haurreskola gehienen azken eguna den honetan 2021/22 ikasturteari dagozkion zehaztapen faltari beharrezko garrantzia eta lehentasuna emanez.

Jokin Bildarratzek hainbestetan azpimarratu duen elkarrizketarako prestutasuna ez du haurreskolekin erakutsi. Hori dela eta, 0-3 zikloarekiko utzikeria, gerentearen noraeza eta familia eta langileekiko errespetu falta salatu nahi ditugu.

Beraz, inoiz baino ageriago geratzen da, Zorione Etxezarraga gerenteak ez dituela bere ardurak eta funtzioak betetzen eta horregatik, berriro ere bere kargugabetzean berresten gara.