Azkenengo asteetan LABetik behin eta berriz salatzen ari gara EAEko Hezkuntza Sailak zuzenean kudeatzen dituen eskoletako sukalde eta garbiketa-zerbitzuan ordezkapenak ez direla betetzen ari. Pandemian zehar oinarrizko zerbitzuak izendatu arren (ondorioz, kolektibo honengan %100eko gutxieneko zerbitzuak ezarri dira deitutako greba egunetan), azken asteetan ikastetxe ezberdinetatik salatzen ari dira ordezkapenak ez betetzearen ondorioz izaten ari diren arazoak, zerbitzuaren kalitatearen murrizketa eta lan-kargaren handitzea eraginez. Arazoak konpondu barik jarraitzen du eta egoera okerrera doa, eta Sukalde zein Garbiketako langile-kolektiboa pazientzia galtzen ari da, beraz hurrengo ikasturtean egoera horrela jarraituz gero mobilizazioetara jotzea baino ez zaigu geratuko.
LABek sukalde eta garbiketa zerbitzuetako ordezkapenak bete ditzala exijitzen dio administrazioari.
Bildarratz, entzun, ORDEZKAPENAK BETE!!!