Lanbide Heziketako irakasle teknikoak arriskuan

481

Azken asteetan Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen inguruan jaso ditugun “informazioak” direla eta, LABeko kideok oso arduratuta jarraitzen dugu.
Alde batetik, 10 espezialitatetan lanean jarraitzeko aukera emango omen da, baina ez dakigu zein baldintzatan. Bestalde, 19 espezialitatetako langileek ez omen dute lanean jarraitzeko aukerarik izango, ez dakigu zer gertatuko den 2018an itxialdietan egon ziren Irakasle Teknikoen kolektiboko langileekin…
Hau dena ikusita, ekainaren 29an EAEko Hezkuntza Sailarekin izango dugun bileran Jorge Arevalo Lanbide Heziketako Sailburuordeari eta Blanca Guerrero Langileriaren Kudeaketa zuzendariari erantzunak eta, batez ere, irtenbideak exijitzen jarraituko diegu, hitz politetatik haratago ekintzak eta neurriak zehaztu ditzaten. Izan ere, oraindik orain ez ditugu jaso Blanca Guerrerori idatziz eskatu izan dizkiogun azalpenak.
Argi daukagu, 4 puntu hauetan ez dugu atzera pausurik onartuko:

1.- Lanpostu zerrendetan murrizketarik ez ematea.
2.- Gaur egun irakasle funtzionarioen kidegoan dauden langileek, baita ordezkoek ere, kidego horretan jarraitzeko aukera izan dezatela beraien bizitza laboralak irauten duen bitartean, eskubide guztien jabe.
3.- Irakasle Teknikoen kidegoak irakasleen lan-baldintza eta soldata berberak izan ditzatela.
4.- Irakasle Teknikoen kidegoaren lan-baldintzen osaketa eta jarraipenerako sindikatuokin mahaia osatzea.

Iturria: EHU