2021-2022 ikasturterako interinoen zerrendak laster argitaratuko ditu Nafarroako Hezkuntzak

405

Datorren asteazkenean, ekainak 16, argitaratuko dira Maisu-maistren eta 2020ko lan-eskaintza publikoan deitu ez diren Bigarren Hezkuntzako espezialitateen behin-behineko zerrendak.

Behin betiko zerrendak ekainaren 22an, asteartean, argitaratuko dira, erreklamazioetarako epea bukatutakoan.

Esteka HONETAN tramite honetara harpidetzea gomendatzen dizugu, nahiz eta LABetik berri guztien berri emanen dizugun.

Jatorrizko informazioa: HEMEN.