Irakasleak EAE: IKHA-COCU | Esleipenak 2026-2027

574

2026-2027 ikasturteko esleipenei begira, data garrantzitsuenak jasotzen dituen taula osatu dugu. Albistearen behealdean duzue egutegia.

> Jarraian duzue informazio osagarria:

OHARRA: azken urteetan, IKHA-COCU esleipen eskaera librea da bitarteko/ordezko langileentzat, ez dago birbaremazioan ezarritako aukerei lotuta.

– Ordezkook nahi ditugun lurralde eta lanalditako lanpostuak eskatu ditzakegu eta ez dago ofiziozko esleipenik, ezingo zaigu esleitu eskatu ez dugun lanposturik.

Horretaz gain, prozesu honekin lotutako informazio guztia horretarako gaitutako estekan duzue:

> GIDA 2026-2027

Ikasturte-hasierako esleipenetarako prozesuaren gida argitaratu da, bai karrerako irakasle funtzionarioentzat eta lan-kontratuko irakasleentzat, bai praktikaldia egin behar duten irakasleentzat.

  • Eskuratu esleipenen gida: HEMEN

> KONTUAN HARTZEKO BESTE DATA BATZUK:

  • Abuztuko Ordezkagunea: behin-behineko zerrenda.
  • Abuztuaren 25ean 14:00etan aukeratu beharreko lanpostuak Ordezkagunean argitaratuko dira.
  • Abuztuaren 27ko 12:00etatik 18:00etara bitartean lanpostuak eskatzeko epea hasiko da.
Irakasleak_IKHA-COCU_2026-2027