EAEko Irakasleak: Murgiltze ikastaroak mantendu! Maiatzak 14 mobilizazioak

471

Hezkuntza Sailak IRALEren R modalitateko ikastaroak 2026-27 ikasturtetik aurrera bertan behera uzteko erabakia hartu du.

Hiru sindikatuon ustez, ezinbestekoa da euskararen ezagutzan, soziolinguistikan eta euskal kulturan eta horien guztien transmisioan trebatutako irakasleak izatea eta hauek etengabe formatzea. Hori izan da urteetan IRALEko R ikastaroen helburua.

Gainera, erabakia gardentasunik gabe eta aldebakarrez hartu du Sailak.

Beraz, hiru sindikatuek dinamika mobilizatzaile bat jarri dugu abian. 6.500 sinaduratik gora bildu ditugu irakasleen artean 10 egunetan (apirilaren 21etik apirilaren 30era) eta ordezkarien mobilizazio bat egitearekin batera, sinadura hauek Hezkuntza sailari helarazi dizkiogu maiatzaren 5ean.

Dinamika honi jarraipena emanez, datorren MAIATZAREN 14an zuen ikastetxeetan antolatzera eta mobilizatzera gonbidatzen zaituztegu. Eta horretarako materiala helarazten dizuegu: kartela, aldarrikapen kartelak eta pankartak egiteko ereduak.

Hauek dira Hezkuntza Sailari egiten ari garen eskaerak:

  • Irakasleentzako euskarazko murgiltze ikastaroak mantentzea (R bidez eskainitakoak barne) langileen ordezkarien gehiengoarekin murgiltze ikastaroen diagnostikoa, indartzea eta dimentsionamendua adostu bitartean.
  • Euskaran eta euskal kulturan ardaztutako formakuntzan egun dagoen beharra aitortzea eta ikastaroak ez murriztea ikastetxeetako mikro formakuntzetara.
  • Murgiltze bidezko formakuntza honen irismena eta eragina hobetzeko neurriak langileen ordezkariekin jorratzea eta adostea.
  • Formakuntza molde hori bermatzeko, gutxienez orain arteko baliabideei eta inbertsioari eustea.
  • Euskaran ardaztutako formakuntza gaur egungo beharretara egokitzea eta indartzea, sindikatuekin negoziatuta.

Mobilizatu, argazkia atera eta bidali ondorengo helbideetara:
irakaskuntzakomunikazioa@lab.eus
steilas@steilas.eus
irakaskuntza@ela.eus

> Maiatzak 14 Kartela:

> Pankarta ereduak: