LABeko kide den Jone Etxeberriak Greba Orokorra ikasleekin lantzeko ikas-material sortu du.
Edozein irakaslek DBH 1eko Tutoretza saio batean egiteko pentsatua dago: talde handian galdera-erantzun bidez bideratzeko saio zuzen eta erraza, oinarrizko kontzeptuak azaltzeko helburuarekin.
Edukiak nahieran berrerabiltzeko, egokitzeko eta banatzeko aukera dago, Creative Commons-i esker. Hortaz, DBH zein Batxilergoko edozein mailetarako moldatu daiteke. Honakoa, oinarri bat besterik ez da.
Nahi izanez gero, aurkezpenik gabe ere egin daiteke, deialdiaren kartel soilarekin. Hasieran irakasleak oinarrizko galderak botako baditu ere, ziur berehala ikasleak izango direla galdera berriak egingo dituztenak. Horretarako ere, prestatu zure burua!
> Irakaslearentzako gidoia:
> PPT aurkezpena:
M17-Ikas-Materiala_LAB


