Gizarte Ekimeneko Ikastetxeak: 2 urte, 4 korapilo…eta hitzarmena?

91

30 mahai eta 14 greba egun behar izan genituen akordioa sinatzeko. Langilegoa lehen egunetik fin betetzen aritu den bitartean, patronalak izkin egiten ibili dira.

Gaur bi urte betetzen dira Greba Amaierako Akordioa sinatu zenetik. Borroka luzea eta gogorra izan zen, 14 greba egun tartean. Hurrengo lana erreza zen, adostutako edukiak lan hitzarmenean txertatzea. Baina, Kristau Eskolak eta AICE.-IZEAk ez dute sinatutakoa bete nahi. Ez betetzeak beraien ogibide bilakatzen ari dira eta gu hor izango gaituzte behar den lekuan salatzeko.

Gauzak horrela, ez betetze desberdinak eraman ditugu epaitegira eta irabazi ditugu, hala nola:

> Soldata taulak

Ez zuten %16ko soldata igoera aplikatu nahi eta irabazi genuen. Bestetik 2025. urterako DBH, Batxilergo eta Lanbide Heziketako langileei patronalak ez die akordioan jasotzen den %16ko soldata igoera aplikatu nahi baizik eta %15,43a eta gehiengoa duen sindikatua ados dago horrekin. LABek auzitara eramanda du gaia.

> Arreta zuzeneko ordu jaitsiera

Ez zuten adostutako arreta zuzeneko ordua murriztu eta lan pertsonalerako bideratu nahi izan. LABetik epaitegira eraman genuen eta eta irabazi genuen.

> Kontratazioak eta Birkokapen araudia

Patronalek finantziazioa publikoa izan arren eta Eusko Jaurlaritzarekin akordio bat sinatuta eduki arren, ez dituzte pausuak eman nahi meritu, gaitasun, berdintasun eta publizitate printzipioetan oinarrituta egin behar diren kontratazioak gardenak burutzeko.

Gainera, aurreko lan hitzarmena ez genuen sinatu birkokapen batzorde horrek etzuelako inongo berme ezta gardentasunik ere. Denborak arrazoia eman digu, urtez-urte argi gelditu baita batzorde horretan erabakitzeko ahalmena dutenen interes iluna.

LAB sindikatuak bere esku dituen tresna juridiko zein ekintza sindikala erabiliko ditu sinatutako akordioa bete eta errespeta dezaten. Horrela adieraziko diegu Patronalei Otsailaren 13an izango dugun mahai negoziatzailean.

Animo eta aurrera!

Borrokak merezi du!

2026-02-06-INFO_EUS