Azken Berriak: Urtarrileko nomina

195

1.- Urtarrileko nomina: igoera guztiak ez dira aplikatu

  • 2025eko espainiar estatuko soldata igoera jaso dugu (urtarriletik urtarrilera, atzeraeraginkortasunez), %2’5eko igoera kontzeptu guztietan.
  • 2025eko maiatzeko akordioaren araberako igoerak kendu dizkigute.
  • 2026ko %1,5eko igoera otsaileko nominan isladatuko da, Hezkuntza Sailak adierazi digunez.
  • Kargu plus batzuk sartu dituzte, beste kasu batzuetan sartu gabe jarraitzen dute.

Hezkuntza Sailak 2025eko maiatzean sinaturiko hitzarmena bere osotasunean bete gabe jarraitzen du, horren adibide, hilabete honetan ere nominetan gertatutakoa.

LABetik lanean jarraituko dugu Hezkuntza Sailak akordioa osotasunean bete dezan, eta dagozkigun igoera guztiak aplika ditzan datozen hilabeteetan.