Gizarte Ekimeneko Ikastetxeak: Honi irtenbidea emateko ahalmena dutenen errotondan bueltaka

115

Negoziatzeko eta adosteko ezintasuna, ahalmena dutenen aldetik muturrera eramaten ari da.

Ia 21 hilabete pasa ondoren, oraindik ere korapiloak askatu gabe jarraitzen dute, Patronal nagusiek eta gehiengo sindikala duen sindikatuaren ezintasunagatik, gaur gaurkoz hauek baitira sinatzeko ahalmena dutenak.

Korapilo nagusiena: GBAko edukiak 21-24rako Hitzarmen berri baten txertatzea da. Zergatik?

  • D.B.H., Batxilergo eta Lanbide Heziketako langileei %16ko soldata igoera ez zaie aplikatu nahi (LABek, STEILAS, CCOO eta UGTrekin batera bide judiziala sartua du)
  • GBAn Birkokatua ez zen langileari, 26 egun egindako lan urte bakoitzagatik inongo toperik gabe izango zela sinatu zen. Patronalak 12 hilabeteko topea jarri nahi dio orain (horrela ezin da bermatu Birkokatze prozesua guztiz gardena izango denik, meritu, gaitasun, berdintasun eta publizitate printzipioetan oinarrituta).
  • Enplegua mantentzeko neurria: GBAn 3 batzar egin behar genituela jasotzen zen (matrikulazioaren egoera aztertzeko, figura berrien sorrerarako: euskalduntzeko, aniztasunari trataera emateko, hezkidetza, IKT…) eman daitekeen enplegu suntsiketa ekiditeko eta ez dira burutu.

LAB da behin eta berriro puntu honi garrantzia ematen dion sindikatu bakarra, Hezkuntza Sailarekin batera sinatuta daukan Lan akordioa oinarri hartuz.

Pazientziak mugak ditu! Lan Hitzarmen hau iraungita jaioko da. Baino jaio beharko da, berri baterako aldarrikapenak zilegitasunez negoziatzen hasteko. Nola aldarrikatu al dira edukiak-eskaerak 2025rako aurreko Mahai negoziatzailea oraindik itxi ez denean? Nola aldarrikatu al dira edukiak-eskaerak 2025rako aurreko Hitzarmena sinatuta ez dagoenean?

LABek soldaten ekiparazioa (parekatzea) eta lan baldintzen homologazioa bidean (berdintzea) Hezkuntza Sailarekin adostuta duen moduan, GBAra ekartzen saiatu zen. Azken segundurarte, GBAn agertzen zen. Eta gehiengo sindikalak deuseztatu arren, %16ko soldata igoera hori soldata ekiparaziorako bidetik etorri zen.

GBAan sinatu genituen edukietan ez betetzeren bat gertatzen den bakoitzean, Patronalaren kontrako bide juridikoa eta ekintza sindikala aktibatuko ditugu. Aldi berean, etorkizunean langile guztien soldaten ekiparazioa eta lan baldintzen homologaziorako bidean (Lan Akordioan sinatu genuen bezala), Hezkuntza Sailaren konpromisoa eta ardura exijituko ditugu.

ANIMO ETA AURRERA!

2025-11-27_INFO-ELEBI