Nafarroako Ekaineko Bigarren Hezkuntzako eta LHko LEPari buruzko gogoeta batzuk

451

116/2021 Ebazpena, apirilaren 29koa, argitaratu da, 2021eko ekaineko Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketako oposizioetako lehen faseko programazio didaktikoa aurkezteko eta entregatzeko deialdia egiten duena. Bertan ezarritako ordutegien arabera, espezialitateren batean euskaraz eta gaztelaniaz aurkezteko ezarritako hitzorduak gainjartzen dira. LAB sindikatutik gogorarazi nahi dugu bi hizkuntzetan aurkeztu nahi diren hautagai guztiek horretarako aukera izan behar dutela, Hezkuntza Departamentuak hitza eman bezala, hau bermatzeko beharrezkoak dituen neurriak ezarriz.

Bestalde, hautaketa-prozesuko probak lanpostuari egokitutakoak izatea aldarrikatu nahi dugu beste behin ere (adibidez, proba praktikoko ariketen mailarik altuena Batxilergo Bigarrenekoa izan beharko luke). Gainera, LABek gogorarazi nahi du prozesu hauek hautaketa prozesuak direla eta, horren ondorioz, plaza guztiak ematea bermatu behar dela, 2018an ez bezala, honek behin-behinekotasunari aurre egin beharrean kolektiboaren ezegonkortasuna areagotuko bailuke.

Azkenik, lerro hauetatik salatu nahi dugu beste sindikatu batzuen jarrera, irakasleen LEPa geldiarazteko eskatu dutenak. Beraien aldarrikapenarekin jendea nahastea baino ez dute lortzen, eta, hortaz, eredu indibidualistan oinarritutako mota honetako ekintzek hautagaiekiko euren arduragabekeria eta errespetu falta islatzen dituzte. Hezkuntza Departamentuak gaurko Mahai Sektorialean adierazi bezala, oposizioak ez dira bertan behera geratuko eta ez da aldaketarik aurreikusten.

LABek arestian aipatutako gaiak helaraziko dizkio LEPeko Epaimahai Koordinatzaileari eta hautaketa-proben inguruan sortzen den informazioren berri ematen jarraituko du