Irakasleak EAE: Lanbide Heziketako ikasturteko lehen mahai teknikoa

73

Gaur, urriaren 30a, 2 urteren ondoren Lanbide Heziketako mahai teknikoa izan dugu. LABek positibotzat jotzen du gaurko mahaia deitu izana. Izan ere, LABek mahai propioak izatea exijitu izan dio Hezkuntza Sailari.

LABek mahaian jorratu diren gaiei dagokionez, langileon lan baldintzak arautzen dituen Akordio Arautzaile (Lan Hitzarmen) berri baterako berezitasunak mahai teknikoetan negoziatzea; Irakasle Teknikoen irtenbidea lehenbailehen adostea; Euskalduntzeko plan bat lantzea; eta Lege berriaren aplikazioak dakartzan aldaketak arautzeko eta negoziatzeko urgentzia jarri dugu mahai gainean.

Horretarako, negoziazio egutegi bat eskatu dugu ikasturte honetan zehar arestian aipatutako gaiak landu eta negoziatzeko. Hezkuntza Sailak, datozen asteetan egutegi proposamen bat bidaltzeko konpromezua hartu du ahoz.

LABek egutegi horretan jasoko diren mahaien deialdietara begira edukiak proposatu eta landuko ditu gure komunitatea osatzen duten afiliatu zein Lanbide Heziketako langileekin. Hortaz, azaroan zehar foroak eta asanbladak deituko ditu LABek.

Langile ororen lan baldintzak hobetzeko lanean jarraituko dugu.