Pasa den ostiralean, urriak 25, Hezkuntza Sailak Hitzarmenaren azken zirriborroa bidali zigun. Bertan, adostu gabeko edukiak zeudenez eta guretzat ezinbestekoak diren puntu batzuk falta zirenez, astelehenean, urriak 28, zirriborro honi ekarpenak egin genizkion.
Atzoko mahaira Hezkuntza Saila esku-hutsik etorri zen eta gure ekarpenak jaso gabe. Ez zuen behin betiko dokumenturik ekarri sinatzeko. Gauzak horrela, ez ziren eman LABek lan hitzarmen honi baiezkoa emateko gutxiengo baldintzak.
Hauek dira Hezkuntza Sailari LABek bidalitako ezinbestekoak diren aldagaiak:
10. artikulua
Ohiz kanpoko bilerarako deialdiak behar besteko aurrerapenarekin egingo dira justifikatutzat jotzen denean, langileek proposa ditzakete, eta langileek gaiak proposatu ahal izango dituzte gai-zerrendan sartzeko.
17.artikulua
Prozesu horien bidez hezitzaileen kategoria bakoitzeko bitartekotasun-ehunekoak ez du %5a gaindituko EPE bakoitza egiten den ikasturtean.
23.artikulua
• “Lanaldia irailaren 1etik uztailaren 31ra bitartean banatuko da. Uztaila izaera bereziko alditzat aitortzen da, eskola aldirik gabeko aldia, alegia.“
Asteko lanaldi osoa 35 ordukoa izango da, ikastetxean 30 ordu eman beharko dira, eta lanaldi- erdia, berriz, 17.5 ordukoa eta ikastetxean 15 ordukoa.
HLE lanaldiaren atalean dagoen paragrafo horrek kolektibo guztiei eragiten dienez, guztioi eragiten dien lekuan zehaztu behar da.
Fisioterapeutak eta Okupazio Terapeutak
• Erreferentziazko Ikastetxea ordu gehien ematen diren Ikastetxea izango da. Aurreko irizpidearekin ezin denean erreferentziazko zentro bat zehaztu, Berritzegunean zehaztuko da zein eskolako egutegia izango den.
• “Fisioterapiako espezialistek eta Okupazio Terapiako espezialistek lanaldia Berritzegunean hasi eta bukatuko dute.”
Zeinu Hizkuntzako interpreteak
• “Ikasturte hasierako jarraibideetan zehaztuko da zeinu hizkuntzako interprete baten baliabidea duten ikasleei ikastetxeak antolatutako jarduera osagarrietan laguntzeko beharra, gaua igaro zein ez.
Jardunaldi jarraia egiten dutenen kasuan, ikasleekiko arreta zuzenekoa ez den orduaren barruan 30 minutuko denbora ez ordaindua izan dezakete, eta geroago arreta zuzeneko orduetatik kanpo berreskuratu beharko dituzte zentroan; betiere, zentroaren beharrekiko bateragarria bada eta zuzendaritzaren oniritzia badauka.
Gogoratzen dizuegu LABek Hitzarmena aurrera ateratzeko eduki hauek egotea ezinbestekoa dela exijitu duela eta gehiengo sindikalaren babesa izan behar duela.
INFO-URRIAK-30-HITZARMENA-EZ-DA-SINATU