Ikastolak EAE: Lan hitzarmen berriaren sinadura mantsoegi doa

232

Falta diren edukiak lehenbailehen gauzatu daitezen egutegi bat finkatzea eskatu dugu.

Irailaren 20an, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastoletako Lan Hitzarmeneko Mahaia bildu zen. Bertan, Ikastolen Elkarteak zein EIBk iazko Eszedente eta Beharren Prozedurari buruzko balorazioa egin zuten eta ikasturte hasierari lotutako berriez gain, ikastoletan gauzatuko den %2ko altxaketa jasotzen duen taula aurkeztu zuten.

Eusko Jaurlaritzak langile publikoei oinarrizko soldata eta antzinatasunean aplikatutako igoera bera ezarriko da ere ikastoletako langileentzat. Altxaketa hori urrian gauzatu daiteke, eta urtarriletik atzera eraginkortasuna izango du.

Lansari igoera horrek, LABek sinatutako aurreakordioan, 2024rako jasotako altxaketa estali gabe jarraitzen du.

Berriro aipatu dugu mahaian Hitzarmen berria izateko beharra. Eman diren urratsak modu positiboan baloratu baditugu ere (lan baldintzei dagozkien puntuak irailetik aplikatzen hastea, esaterako) mantsoegi doa Lan Hitzarmen
berriaren sinadura.


LABentzat gehiegizko luzamendu honek bukaera izan behar du, falta diren edukiak lehenbailehen gauzatu daitezen egutegi bat finkatzea eskatu dugu lanak aurreratu eta Hitzarmenaren sinadura gauzatu dadin.