Ikasketa arautuak egiten ari diren langileek zentro ofizialetako edo homologatuetako azterketetara joateko baimen eskubidea izango dute. Egutegiko egun bat emango zaie azterketa bakoitzeko –bai deialdi arruntetan, bai ohiz kanpoko deialdietan–, baina egiaztagiria aurkeztu behar dute. Azterketa lekua azterketa egiten duenaren ohiko egoitzatik 150 km baino urrunago baldin badago, baimen hori bi egutegi eguneraino luza daiteke. Baimen hau ordaindua da.
GIDA SINDIKALA – LAB Irakaskuntza GIDA SINDIKALA – Haurreskolak / 0-3 GIDA SINDIKALA – Haurreskolak EAE Azterketak egitera joateko baimena