Langileak ohiko bizilekuaz aldatu behar duenean, 2 laneguneko lizentzia hartzeko eskubidea izango du. Horretarako Udalak emandako errolda-ziurtagiriaz egiaztatu beharko du aldaketa. Bi lizentzia-egunak beti ere jarraian hartu beharko ditu, eta bi egun horietako bat errolda-ziurtagirian agertzen den etxebizitza aldatzearen data izango da nahitaez. Lizentzia hori hartu ostean, langileak ezin izango du etxebizitzaz aldatzeko beste lizentzia bat hartu harik eta urte bat pasatu arte.
GIDA SINDIKALA – LAB Irakaskuntza GIDA SINDIKALA – Haurreskolak / 0-3 GIDA SINDIKALA – Haurreskolak EAE Ohiko etxebizitzaz aldatzeagatiko lizentzia