1.- Ebaluazio psikopedagogikoa egiterakoan TMri laguntzea; horretarako, mugitzeko eskasiatik etorritako hezkuntza-premia bereziak (h.p.b.) dituzten ikasleek mugimendua garatzeko duten maila baloratuko da.
2.- Bere lanarekin lotutako gaietan, curriculuma nola egokitu eta curriculumera sartzeko zein egokitzapen egin jakiteko aholkua ematea.
3.- Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen mugimendua garatzea errazten duen programa egiten parte hartzea, curriculumaren egokitzapenen edota curriculumera sartzeko egokitzapenen esparruan.
4.- Mugitzeko eskasiatik etorritako hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen funtzio- gaitasunen garapena handiena lortu nahi duen programa gauzatzen parte hartzea, curriculumaren esparruan eta lan-taldearen programa orokor baten zati gisa.
5.- Irakasle, TM; okupazio-terapeuta, logopeda, laguntzaile, errehabilitazioko mediku, eta mugitzeko urritasunetik eratorritako hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen arretan edota hezkuntza-erantzunean parte hartzen duten profesional guztiekin koordinazioan jardutea, hasierako balorazioa egin, hezkuntza-erantzuna antolatu eta behar diren jarraipena eta ebaluazioak gauzatzeko.
6.- Mugitzeko eskasiatik eratorritako hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen hezkuntza-erantzunean parte hartzen duten familiei eta gainontzeko profesionalei aholku eman eta orientatzea, bere lanarekin lotutako gaiei buruz.
7.- Urteko plangintza eta memoria prestatzea, bai eta beren lanaren xede izan diren ikasleei dagozkien txostena ere.
8.- Beren jarduerarekin zerikusia duten prestakuntza-jardueretan parte-hartzea.
9.- Irakasle taldearekin elkarlanean aritzea ikasgelako metodologia -eta antolaketa- lanetan, bai eta banakako arretan ere, artatutako ikasleen parte-hartzea eta sarbidea errazteko.
10.- Irakasleekin elkarlanean aritzea proposamen didaktikoak ikasle bakoitzaren beharrizanetara doitzeko orduan, parte-hartzea eta curriculumerako sarbidea errazteko bere eskumeneko eremuan.
Eginkizun horiek modu koordinatuan garatuko dira artatutako ikasleekin harremana duten gainerako profesionalekin.