Zeinu-hizkuntzako interpreteek eta gidari-interpreteek ondorengo eginkizun hauek beteko dituzte gorreria edo gor-itsutasuna duten ikasleekin:
1.- Ikastetxean esku hartzen duten irakasleekin eta gainerako profesionalekin, ikasle horien hezkuntza-erantzunean lankidetzan aritzea.
2.- Irakasleekin koordinatzea ikasgaiak aurreratzean eta irakaskuntza-ikaskuntza jardueretan (hiztegi teknikoa, kontzeptu akademikoak, helburuak, jarduerak…)
3.- Ikasleak curriculumera heltzea erraztea -ahozko hizkuntzatik zeinu- hizkuntzara interpretatuz, eta alderantziz- hezkuntza-erkidegoko agente guztiekiko komunikazioa bermatuz.
4.- Ikastetxean, ikasgelan eta ikasleekin hartutako erabakiak biltzen dituen jarduketa-plan pertsonalizatuaren eta urteko txostenaren prestaketan lankide izatea, eta bere eskumen profesionaleko beste dokumentu eta txosten teknikoak egitea.
5.- HPBko Aholkulariekin eta Koordinatzailearekin koordinatzea ikaslearen eskolatze egokia lortzeko.
6.- Irakasle taldearen sentsibilizazioan eta gaikuntzan laguntzea, ikasle horiei eman beharreko hezkuntza-erantzunean.
7.- Gidaritza-eta interpretazio-lanak egitea ikasle gor-itsuekin.
8.- Lanpostuak lotuta daraman eta erregelamenduaren arabera egozten zaion beste zeinahi eginkizun.