1.- TMrekin lankidetzan aritzea hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen ebaluazio psikopedagogikoa ebaluatzerakoan, eta honako hauek baloratzea: autonomia funtzionala, curriculumera sartzeko behar dituzten laguntza teknikoak eta ikastetxean sartzeko ikasleek dituzten arkitektura oztopoak.
2.- Bere lanarekin lotutako gaietan, curriculuma nola egokitu eta curriculumera sartzeko zein egokitzapen egin jakiteko aholkua ematea.
3.- Alderdi hauek jorratzera bideratutako programan parte hartzea: sentimen, zentzumen eta pertzepzioak, mugimendu funtzionala erraztea, garapen psikikoa eta mugimenduarena eta eguneroko bizitzako ekintzetan autonomia ahalik eta handiena indartzea.
4.- 3. puntuan aipatutako gaitasunak ahalik eta gehien garatzera begira dagoen programa gauzatzen parte hartzea, baita hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleek behar dituzten laguntza teknikoen erabilera baloratzea, entrenatzea eta jarraitzea ere.
5.- Irakasle, TM, fisioterapeuta, logopeda, hezkuntza-laguntzaile, errehabilitazio mediku, eta hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen arretan edota hezkuntza-erantzunean parte hartzen duten profesional guztiekin koordinazioan jardutea, hasierako balorazioa egin, hezkuntza-erantzuna antolatu eta behar diren jarraipena eta ebaluazioak gauzatzeko.
6.- Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen hezkuntza-erantzunean parte hartzen duten familiei eta gainontzeko profesionalei aholku ematea eta orientatzea, beren lanarekin lotutako gaiei buruz.
7.- Urteko plangintza eta memoria prestatzen, bai eta beren lanaren xede izan diren ikasleei dagozkien txostenak ere.
8.- Beren jarduerarekin zerikusia duten prestakuntza- jardueretan parte hartzea.
9.- Irakasle taldearekin elkarlanean aritzea ikasgelako metodologia – eta antolaketa- lanetan, bai eta banakako arretan ere, artatutako ikasleen parte-hartzea eta sarbidea errazteko.
10.- Irakasle taldearekin elkarlanean aritzea proposamen didaktikoak ikasle bakoitzaren beharrizanetara doitzeko orduan, artatzen dituen ikasleen okupazio-jardunbidea errazteko xedez.
Eginkizun horiek modu koordinatuan garatuko dira artatutako ikasleekin harremana duten gainerako profesionalekin.