Erretiroa

13. artikulua. K6-ko erretiroak.

Udal Langileen Erretiro Erregelamenduari heldu dioten funtzionarioendako, K6-ko erretiro-gutxienekoari eusten zaio, zeina behar bezala eguneratuko baita urterik urte dagokion igoera-ehunekoan, Iruñeko udal-aurrekontuaren kargura.

22. artikulua. Erretiro aurreratua. Erretiro partziala eta errelebo-kontratua.

Parte sinatzaileek balio handiko tresnatzat jotzen dute erretiro partziala –eta haren ondorioz errelebo-kontratua formalizatzeko aukera– hala administrazio publikoetako langileen itxaropenak asetzeko nola enplegua banatu eta langileak administrazio publikoetara sartu ahal izateko.

Hori dela eta, parteak ados daude onesten diren arau guztiak aztertu behar direla, ahal dela esparru negoziatzaile propiora egokitzeko, hitzarmen honen eranskin gisa.

Orobat, eta Gizarte Segurantzako erregimeneko funtzionarioen lan-jarduna behar baino lehenago amaitzea sustatze aldera –etorkizuneko erretiro-prestazioetan kalterik eduki gabe–, erabaki da udal-aurrekontuen kargura finantzatzea Gizarte Segurantzarekin hitzarmen berezi bat sinatzeko gastuak, funtzionarioen kotizazio-oinarriei eusteko harik eta erretiroa hartzen duten arte. Hitzarmen berezi horren finantzazioa irizpide hauei jarraituz arautuko da:

a. Gizarte Segurantzako funtzionarioek dagokien hitzarmenaren finantzazioa eskatu ahalko dute erretiroa hartu aurreko bi urteetan.

b. Hitzarmen bereziaren finantzazioa eskatzen denean, lanpostuari uko egiteko eta lanpostua uzteko eskaera ere eginen da.

c. Eskaera lanpostua noiz utzi nahi eta, gutxienez, data hori baino bi hilabete lehenago aurkeztu behar da.

d. Salbu Giza Baliabideetako zuzendariak egiaztatu beharko dituen salbuespenezko kasuetan, kasuan kasuko hitzarmen bereziaren finantzazioa onetsi beharko da.

e. Hitzarmenaren finantzazioa ez da inoiz ordainsaritzat joko.