Lizentzia eta baimenak

1. Senideen gaixotasun larri, ingreso eta heriotzagatiko baimenak

· Ahaidetasun mailaren taula

· Ordaindutako baimenen taula

Irudi honek alt atributua hutsik dauka; bere fitxategi izena irudia-20-1024x721.png da

*Familiarteko bat gaixotu edo ospitaleratuz gero noiz hartu ahal ditu langileak dagozkion egunak?

Familiartekoaren gaixotasunak iraundu, bitartean edo ospitalean dagoen bitartean, eta azken kasu honetan altaren hurrengo 15 egunetan, betiere bateragarria bada zerbitzuaren beharrekin.

* Zein kasutan UKATZEN AHAL ZAIO familiarteko bat gaixotu edo ospitaleratzeagatik langileari dagokion baimena?

Baimena eragin duen subjektuagatik beragatik emandako beste baimen bat hartu denetik gutxienez hilabetea iragan ez bada. Ospitaleko egonaldiak hilabetetik gora irauten badu, beste baimen baterako eskubidea egonen da. (23.5. art.).

2. Senideak zaintzeko baimenak

· 11/2009 Foru Dekretua. 13.bis eta 13.ter artikuluak.

  • 13. bis artikulua: Minbiziak edo bestelako gaixotasun larriak jotako seme-alaba adingabea zaintzeko lizentzia ordaindua.

Funtzionarioek eskubidea izanen dute lanaldia erdira murrizteko, ordainsaria murriztu gabe, minbizia edo beste gaixotasun larriren bat duen seme edo alaba adingabea zaintzeko, kontuan hartu gabe aurretik ospitaleratu behar izan den ala ez. Salbuespenez, lanaldiaren murrizketa handiagoa izan daiteke, %75ekoa gehienez.

Lanaldiaren murrizketa lanaldiaren lehen eta/edo azken orduetan izan daiteke, zerbitzuaren beharren arabera. Zerbitzuaren funtzionamendu egokiarekin bateragarria baldin bada, murrizketa lanaldi osoetan meta daiteke, hilabeteko kontaketarekin gehienez ere.

  • 13. ter artikulua: Lizentzia ordaindua, gaixotasun oso larria duen senidea zaintzeko.

Funtzionarioek lanaldiaren %50 arteko murrizketa ordaindua eskatzeko eskubidea izanen dute, gaixotasun oso larria duen ezkontidea, bikotekide egonkorra edo lehen mailako senidea zaintzeko hilabeteko gehieneko epean. Zerbitzuaren beharrek hartarako bidea ematen badute, murrizketa ondoz ondoko lanaldi osoetan metatzen ahalko da.

3. Hezkontza eta errolda aldaketa

· Norberaren hezkontza. 15 egun natural.

* Ezkontzea frogatzeko, familia liburua edo erregistro zibileko ziurtagiria. Bikote egonkorraren osaera zuzenbidean frogatako onartzen den edozein baliabideren bidez frogatzen ahalko da.

· Etxebizitza aldaketa. Egun natural

4. Ikasketak edo azterketak

· 11/2009 Foru Dekretua. 8. artikulua.

8. artikulua: Lizentzia ordaindua, prestakuntza jarduerak egiteko

Lizentzia ordaindua azken azterketetara eta ikastetxe ofizialetako bestelako behin betiko gaitasun eta ebaluazio probetara aurkezteko beharrezkoa den denboran, baita lanbide ziurtagiria lortzeko probetara edo langileak lan egiten duen Administrazioak sustatutako enplegu publikoaren arloko hautaprobetara aurkezteko ere

Lanbide prestakuntzako eta hobekuntzako ikastaroetara joateko, baimen ordainduak emanen dira, baina gehienez ere 50 ordu urtean.

Baimen ordaindugabea, hiru urtean behin bederatzi hilabeteko gehieneko iraupena duena, lanbide hobekuntzako beste ikastaro batzuetara joateko.

5. Betebehar publiko, administratiboak eta sahiestu ezin direnak

· 11/2009 Foru Dekretua. 8. artikulua. Behar den denbora aitortuko da honako eginkizunetarako:

  • Hauteskundeetan hautagai. Hauteskunde kanpainaren denboran lan egitetik libratuko da, hartarako behar den baimen soldataduna emanik.
  • Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena aurkezteko.
  • Organo judizial, polizia-etxe edo beste erakunde ofizial batzuen zitazioen ondoriozko agerraldiak.
  • Seme-alaben edo desgaitasun psikikoa, fisikoa edo zentzumenetakoa duten odol bidezko edo ezkontza bidezko bigarren mailara arteko adinekoen bila joateko.
  • Hauteskunde-prozesuetan parte hartzeko.
  • Funtzionarioen semea edo alaba dagoen ikastetxeak deitutako tutoretza bileretara joateko.
  • Funtzionarioak lan egiten duen administrazioan eratutako hautaketa epaimahai izateko.
  • Udalbatzaren, mankomunitatearen edo patronatuaren gobernu organoen batzordeen bilak, baita beste administrazio publiko bateko lan-bilerak ere, zinegotzi, parlamentari, diputatu edo senatari kargu hautetsia izateagatik.
  • Gidabaimenaren azterketa edo berritzea.
  • Seme-alaba adingabeekin kontsulta medikoetara edo osasun laguntzako kontsultetara joateko.
  • Ezkontidea edo bikotekide egonkorra, odol bidezko edo ezkontza bidezko lehen mailara arteko ahaideak edo legez onartutako desgaitasuna duten odol bidezko bigarren mailara arteko ahaideekin batera kontsulta medikoetara edo osasun laguntzako kontsultetara joateko.


6. Ordaindu gabeko baimenak

· 39/2014 Foru Dekretua.

  • Norberaren aferetarako. 2 urte naturaletan gehienez 3 hilabete.
  • Emplegua banatzeko baimena. 6 hilabetekoa -otsailetik uztailera edo abuztutik urtarrilera-. Langileak urte beteko kontratua izan behar du. Urtean zehar %50 kobratu daiteke edo 6 hilabetetan %100 eta 6 hilabetetan ezer ez. Kotizazioa mantenduko da.
  • Hein batean ordaindutako baimena. 5 urtetan 6 hilabete. Ordainsarien %84 jasoko du epe osoan, gizarte kotizazioetatik proportzioan dagokien murrizketarekin.

7. Genero indarkeriaren biktimak

· 11/2009 Foru Dekretua. 20. artikulua.

  • Emakumezko funtzionarioak egun osoz edo ordu batzuetan lanera joan ezik, justifikatutzat joko da, laguntzarako edo osasunerako gizarte zerbitzuek ezartzen dituzten denbora eta baldintzetan.

8. Norberaren osasun arazoengatiko zerbitzu eginkizuna

  • Deialdia martxoaren bukaeran edota apirila hasieran publikatu ohi da. Adi egon beharra dago epea oso laburra baita. Funtzionarioentzat.

9. Gurasotasuna

· 11/2009 Foru Dekretua. 10., 10.bis, 11. eta 12. artikuluak.

  • 10.bis artikulua: Haurdunaldiagatiko lizentzia ordaindua

Haurdun dauden emakumezko funtzionarioek lizentzia ordaindua hartzeko eskubidea izanen dute 37. asteko lehenengo egunetik erditze-egunera arte. Haurdunaldi anizkoitzaren kasuan, 35. asteko lehenengo egunean hasten ahalko da.

* Aurkeztu beharreko paperak: Baimen eskaerarekin batera, haurdunaldiaren 37. edo 35. astea hasia dela ziurtatzeko mediku txostena..

* Aurretik baja beharrezkoa balitz bi aukera daude:

· Gizarte Segurantzatik: Zure mediku orokorrak baja ematen badizu, egoera honetan Gizarte Segurantzatik ordainduko dizute baja. Noizbehinka baja berrikusi behar izaten da.

· Mutuatik: Lanpostuan arriskuak daudenean haurdunaldirako. Landabengo poligonoa C/ E y F. 31012 Iruña. 848 42 89 48.

  • 10. artikulua: Lizentzia ordaindua, erditzeagatik

17 asteko lizentzia ordaindua. Horietatik lehenengo 6ak, erditzearen ondoz ondokoak, nahitaez eta etengabe hartzekoak izanen dira.

Nahitaezko lehen sei asteak pasatu eta gero, 2 gurasoek lan egiten badute, lizentzia hau gurasoek nahi duten moduan hartzen ahal da, betiere erditu eta geroko nahitaezko atsedena amaitzen denetik seme-alabak 12 hilabete betetzen dituen arte. Lizentzia etenak eginez hartuko bada, aldi bakoitzean aste osoak hartu behar dira, eta hartzen den aldi bakoitzerako, beharrezkoa izanen da 15 egun aurretik abisatzea.

* 17. astea Nafar Gobernuaren kontu da, beraz, azken hau disfrutatu ahal izateko kontratupean egon beharra dago.

* 2 astez luzatuko da (bana guraso bakoitzarentzat) haurrak desgaitasunik badu, edota aldi berean ume bat baino gehiago erditzean, bigarrenetik aurrera ere bai.

* Ama zenduz gero, beste gurasoak eskubidea izanen du lizentzia osoa edo hartzeke dagoen zatia hartzeko.

* Garaia baino lehen erdituz gero edo beste edozein arrazoi dela medio jaioberriak jaio ondoren ospitalean egon behar badu, lizentzia jaioberriak alta hartu arte luzatuko da. Gehienez 13 astez.

* Haurra zenduz gero, lizentzialdia ez da murriztuko, salbu eta erditu eta gero nahitaez hartu beharreko 6 asteko atsedenaren ondoren, lanpostura itzultzea eskatzen bada.

* 6 asteko nahitaezko atsedenaldia amaituta, prestakuntza ikastaroetan parte hartzen ahalko da.

  • Ordezkoen kasuan: Nahitaezko zatia bukatu ondoren, alta egoeran jari daiteke eta kontratu berri bat izendatzean, gurasotasun baimenarekin jarraitu ahalko du. Beti ere 15 eguneko epeaz abisatuta.

* Aurkeztu beharreko paperak: Amatasun bajaren partea, edo haurdunaldiak 180 egun gainditu dituela justifikatzen duen txostena. Denbora zatiko lizentzia hartu nahi eta Gizarte Segurantzako Erregimenean kotizatzen duten pertsonek Hezkuntza Departamentuko Nominen eta Gizarte Aseguruen Atalean agertu beharko dute, bertan “Langile-enpresen arteko hitzarmena” delako dokumentua sinatzeko. Baimena modu etenean eskatzen bada, beste gurasoak lan egiten duela frogatzeko ziurtagiria.

  • 11. artikulua: Lizentzia ordaindua adopzioarengatik, adoptatzeko zaintzarengatik edo harreragatik

17 asteko lizentzia ordaindua. Horietatik lehenengo 6ak nahitaez, lanaldi osoz eta etenik gabe hartu beharko dira adopzioa eratzen duen epailearen ebazpenaren ondoren, edo adoptatzeko zaintza edo harrera baiesten duen erabaki administratiboaren ondoren.

Bi gurasoek lan egiten badute eta atsedeneko nahitaezko lehen sei asteak pasatu eta gero, lizentzia hau etenak eginez egiten ahalko da, betiere aldi honen barruan: gertaera eragile eta geroko nahitaezko atsedena amaitzen denetik seme-alabak hamabi hilabete betetzen dituen arte. Lizentzia etenak eginez hartuko bada, aldi bakoitzean aste osoak hartu behar dira, eta hartzen den aldi bakoitzerako, beharrezkoa izanen da 15 egun aurretik abisatzea.

* 2 astez luzatuko da (bana guraso bakoitzarentzat), adoptaturiko edo harreran harturiko haurrak desgaitasunik badu, eta, ume bat baino gehiagoko adopzioaren, adoptatzeko zaintzaren edo harreran, bigarrenetik aurrera ere bai.

* Adingabe berak ez du sortuko lizentzia honek arautzen duen aldi bat baino gehiago hartzeko eskubiderik.

* Nazioarteko adopzio edo harrera kasuetan, gurasoek adopzioan hartuko duten haurraren jatorrizko herrialdera joan beharra dutenean, aurreko paragrafoetako kasu bakoitzerako aurreikusitako lizentzia epaileak adopzioari buruz emaniko ebazpena eman edo administrazioak edo epaileak harrerari buruz harturiko erabakia baino lau aste lehenagotik ere hartzen ahal izanen da. Horrez gain, halako kasuetan bi hilabete bitarteko baimen bat hartzeko eskubidea izanen da, aldi horretan oinarrizko ordainsariak soilik jasoko direlarik.

* Aldi baterako harrerak gutxienez ere urtebete iraunen du.

* 6 asteko nahitaezko atsedenaldia amaitu eta gero, Administrazioak deitutako prestakuntza ikastaroetan parte hartzen ahalko da.

* Aurkeztu beharreko paperak: Adopzioaren edo harreraren egiaztagiriak eta, aldez aurreko baimenaren kasuan, joan-etorrien agiriak. Denbora zatiko lizentzia hartu nahi eta Gizarte Segurantzako Erregimenean kotizatzen duten pertsonek Hezkuntza Departamentuko Nominen eta Gizarte Aseguruen Atalean agertu beharko dute, bertan “Langile-enpresen arteko hitzarmena” delako dokumentua sinatzeko. Baimena modu etenean eskatzen bada, beste gurasoak lan egiten duela frogatzeko ziurtagiria.

  • 12. artikulua: Erditze, adopzio eta harreraren ondoriozko lizentzia soldataduna lanaldi partzialean hartzea.

Aurretik aipatutako lizentzia soldatadunak lanaldi partzialez hartu ahalko dira honakoak betetzen badira:

· Aldez aurretik eskatuta.

· Ordezkoa izatea.

· Lanaldi partziala jardunaren ½ izatea. Murrizketa lanaldiaren lehen edo azken orduetan eman beharko da.

· Etenik gabekoa, bukatu arte luzatuko da.

10. Edoskitzea

· 11/2009 Foru Dekretua. 17. artikulua: Baimen soldataduna, hamabi hilabetik beherako haurrei bularra emateagatik

Hamabi hilabete baino gutxiagoko haurra dutenek eskubidea izanen dute egunean ordubetez lantokitik irteteko. Kasu horretan, lanaldiaren hasieran edo bukaeran hartu beharko da. Beste aukera bat da denbora lanaldi osoetan metatzen duen baimen ordaindua eskatzea, baimena modu honetan hartuta, enplegatuak zerbitzuak egiteari uzten badio baimenaren kontzesioa ekarri duen seme-alabak 12 hilabete bete baino lehen, beharrezko erregularizazioa eginen da.

* Haur bat baino gehiagoz erdituz gero, baimen hori hein berean handituko da.

* Baimena bateraezina da aitak edo amak erditze, adopzio edo harreraren ondoriozko lizentziak baliatzearekin.

* Aurkeztu beharrekoa: Familia liburuaren edo agiri baliokidearen fotokopia, non agertuko den baimena eskatzea eragin duen adingabea.

11. Seme-alabak zaintzeko ezedentzia

· Abuztuaren 30eko 251/1993 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako administrazio publikoetako Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren 26. eta 27. artikuluak.

Funtzionario eta kontratatuentzat. Hiru urterako, gehienez, seme-alaba bakoitza zaintzeko, naturalak edo adoptatuak, edo adopzio aurreko harrerakoak edo harrera iraunkorrekoak. Hiru urte horiek haurra jaiotzen denetik edo, bestela, epaileen edo administrazioaren ebazpenaren egunetik aurrera kontatuko dira. Ez dute kobratuko baina kotizatu egiten da. 15 egun lehenago abisatuz gero, edozein unetan itzultzen ahal da lanera.

* Aurkeztu beharrekoak:

  • Giza Baliabideen Zerbitzura zuzendutako eskaera, hasierako data adieraziz, eta bitartean ez duela beste jarduera profesionalik edo lanik eginen adieraziko duen aitorpena.
  • Familia liburuaren fotokopia, bertan eszedentzia eskaera egitea ekarri duen adingabea agertu beharko du.