Estatu espainoleko lan-hitzarmenaren pean dauden eta Nafarroako Gobernuak finantzaturiko haur eskola publiko eta pribatuetako 0-3ko langileen lan-baldintzak

1- Langileen estatutua:

https://bizilan.eus/zer-da/zer-da-langileen-estatutua/

2- Laguntza-zentroen eta haur-hezkuntzakoen XII. hitzarmen kolektiboa (estatu espainolekoa):

https://www.boe.es/diario_boe/txt.php?id=BOE-A-2019-10956

3- Nafarroako Gobernuak finantzaturiko haur eskola publiko eta pribatuak: Soldatak eta baliabide gehigarriak

Soldata eta baliabide gehigarriez 2023an onartutako ebazpenak:

Nafarroako Gobernuak eta EH Bildu-Nafarroa parlamentu taldeak, 2023ko Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Lege Proiektuarekin lotuta, finantzaketa handitzea adostu zuten, 0-3 zikloko langileen lan baldintzak hobetzeko neurri jakin batzuk betetzeko. Izan ere, neurri horiek PSN-PSOE, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda Ezkerrak irailaren 21ean izenpetu zuten Haur Hezkuntzako lehen zikloaren aldeko Itunean jasota daude. Zehazki, neurri horiek ekarriko dute langileen soldata baldintzak Nafarroako Gobernukoekin parekatzea eta, horrez gain, errefortzuko langile gehiago kontratatzea.

Soldata igoeren eta errefortzuko langile gehiago kontratatzearen ondoriozko kostuak ez dezan eragin udalek diru gehiago ordaindu behar izatea, Hezkuntza Departamentuak Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarekin adostu du bere gain hartuko duela kostuen igoera hori guztia.

7/2023 EBAZPENA, urtarrilaren 20koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez eguneratzen baitira, 2023ko urtarrilaren 1etik, Hezkuntzako zuzendari nagusiaren abuztuaren 16ko 359/2022 Ebazpenean agertzen diren finantzaketa-moduluen zenbateko ekonomikoak. Ebazpen horren bidez eguneratu ziren, 2022-2023 ikasturterako, Hezkuntzako kontseilariaren abuztuaren 27ko 79/2012 Foru Aginduan agertzen diren finantzaketa-moduluen zenbateko ekonomikoak, eta aldatu zen Hezkuntzako zuzendari nagusiaren urriaren 19ko 438/2020 Ebazpenaren II. Eranskina:
https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2023/42/16

Soldata:

Hezkuntzako kontseilariaren abuztuaren 27ko 79/2012 Foru Aginduak Hezkuntza Departamentuaren eta toki erakundeen artean lankidetza hitzarmenak izenpetzeko oinarriak ezartzen ditu, udal titulartasuneko Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeen kudeaketa finantzatzeko asmoz. Haren xedapen gehigarri bakarrak ezartzen du ezen, aurrekontuko xedapenen arabera, zuzendari eskudunak ikasturte bakoitzean eguneratzen ahalko dituela toki erakundeei dagokien ekarpenaren ehunekoa eta finantzaketa moduluen zenbateko ekonomikoak.

Haur eskoletako langileen soldata baldintzak Nafarroako Gobernukoekin parekatzearen ondorioz, eguneratu egin behar dira hezkuntzako eta garbiketako langileen finantzaketari dagozkion moduluak, Hezkuntzako zuzendari nagusiaren abuztuaren 16ko 359/2022 Ebazpenean agertzen direnak.

Haur hezitzaileen baliabide gehigarriak:

2023ko urtarrilaren 1etik aldatzea, hala dagokionean, hezkuntza errefortzuko langileen esleipena. Langile horiek esleitzeko, abuztuaren 16ko 359/2022 Ebazpenaren eranskinean agertzen den unitate kopuruaren araberako esleipenaren ordez, ondoko irizpide hauek aplikatuko dira:

  • Hezkuntza errefortzuko langileak esleituko zaizkie 2 unitate edo gehiago duten haur eskolei, baldin eta haietan 20 haur baino gehiago baino gehiago badaude matrikulatuta, erreferentzia gisa Hezkuntza Departamentuak baimendutako azken plangintzako (ikasturte hasierakoa) matrikula kopurua hartuta.
  • Hezkuntza errefortzuko hezitzaile baten lanaldi erdia esleituko da 15 matrikulako edo zatikiko, 21. matrikulatik aurrera, eta gehienez ere errefortzuko hezitzaileen 3 lanaldi oso eskola bakoitzean:

Irizpide berriak aplikatzearen ondorioz, haur eskola bati hezkuntza errefortzuko langile gutxiago badagokio abuztuaren 16ko 359/2022 Ebazpenean ezarritakoaren arabera legokiokeena baino, murrizketa hori ez da aplikatuko 2022-2023 ikasturtean.

Soldatak hobetzeak eta errefortzuko langile gehiago kontratatzeak ez dezaten eragin udalek diru gehiago ordaindu behar izatea beren titulartasuneko haur eskolen kudeaketa finantzatzeko, Hezkuntza Departamentuak bere gain hartuko du neurri horien ondoriozko kostu guztia.

393/2023 EBAZPENA, urriaren 2koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiarena, 2023-2024 ikasturterako Hezkuntzako kontseilariaren abuztuaren 27ko 79/2012 Foru Aginduan agertzen diren finantzaketa-moduluen zenbateko ekonomikoak eguneratzen dituena: https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2023/223/10

II. ERANSKINA.–E MODULUA: ORDUTEGI KONBINATUKO IKASTETXEAK, GUTXIENEZ LANALDI MURRIZTU BAT DUTENAK (LANALDI OSOA ETA/EDO LANALDI ERDIA ETA LANALDI MURRIZTUA)

Ordutegi konbinatuko ikastetxeetan, zeinetan ordutegi osoko X unitatez gain, ordutegi murriztuko Y unitate baimendu diren eta/edo lanaldi erdiko Z unitate, honako hauen batura izanen da guztirako modulua:

–Modulua: zuzendaria ordutegi osoan (A modulua).
–Modulua: X hezitzaile ordutegi osoan (A modulua).
–Modulua: Y hezitzaile ordutegi murriztuan (B modulua).
–Modulua: Z hezitzaile lanaldi erdian (C modulua).
–X+Y+Z unitateetarako funtzionamendu-gastuak.
–Modulua: X+Y+Z unitateei dagozkien garbiketa-lanak.
–Hezkuntza-laguntzako hezitzaileen kopuruari dagokion zenbatekoa, matrikula kopuruaren arabera, Hezkuntza Departamentuak baimendutako azken plangintzarekin bat.

A modulua: Ordutegi osoa.

Moduluaren balio OSOA honen batura izanen da: hezkuntza-laguntzako hezitzaileen kopuruari matrikula kopuruaren arabera dagokion zenbatekoa gehi moduluaren balioa.

B modulua: Ordutegi murriztua.

Moduluaren balio OSOA honen batura izanen da: hezkuntza-laguntzako hezitzaileen kopuruari matrikula kopuruaren arabera dagokion zenbatekoa gehi moduluaren balioa.

C modulua: Lanaldi erdiko ordutegia.

Moduluaren balio OSOA honen batura izanen da: hezkuntza-laguntzako hezitzaileen kopuruari matrikula kopuruaren arabera dagokion zenbatekoa gehi moduluaren balioa.

D modulua: ordutegi konbinatua duten ikastetxeak (osoa/lanaldi erdia).

Guztirako modulua batuketa honen emaitza izanen da: lanaldi osoko unitateen kopuruari dagokion azpimodulua, gehi lanaldi erdiko unitateen kopuruari dagokion azpimodulua, gehi ikastetxeko unitate guztien kopuruari dagokion azpimodulua, gehi hezkuntza-laguntzako hezitzaileen kopurua.

E modulua: ordutegi konbinatuko ikastetxeak, gutxienez lanaldi murriztu bat dutenak (lanaldi osoa eta/edo lanaldi erdia eta lanaldi murriztua).

Ordutegi konbinatuko ikastetxeetan, zeinetan ordutegi osoko X unitatez gain, ordutegi murriztuko Y unitate baimendu diren eta/edo lanaldi erdiko Z unitate, honako hauen batura izanen da guztirako modulua:

–Modulua: zuzendaria ordutegi osoan (A modulua).
–Modulua: X hezitzaile ordutegi osoan (A modulua).
–Modulua: Y hezitzaile ordutegi murriztuan (B modulua).
–Modulua: Z hezitzaile lanaldi erdian (C modulua).
–X+Y+Z unitateetarako funtzionamendu-gastuak.
–Modulua: X+Y+Z unitateei dagozkien garbiketa-lanak.
–Hezkuntza-laguntzako hezitzaile kopuruari dagokion zenbatekoa, matrikula kopuruaren arabera, Hezkuntza Departamentuak baimendutako azken plangintzaren arabera.