Sindikatuek EAEko erakundeei eskatu diete ez dezatela Espainiar estatuaren ordezkaritzaorde gisa funtzionatu, eta sektore publikoa indartu dezatela

154

LAB, ELA, CCOO, STEILAS eta ESK sindikatuek elkarretaratzeak egin dituzte EUDEL eta Eusko Jaurlaritzaren aurrean langile publikoen enplegua eta soldatak hemen erabaki daitezen eskatzeko

Gaur, maiatzaren 27an, LAB, ELA, CCOO, STEILAS eta ESK sindikatek elkarretaratzeak egin dituzte Bilbon, lehenengo EUDELen aurrean eta ondoren Eusko Jaurlaritzaren aurrean.

Elkarretaratzeetan sindikatuek salatu dute EAEko erakundeek (Eusko Jaurlaritzak, Udalek eta Aldundiek) Espainiako Gobernuaren ordezkaritzaorde gisa funtzionatzen dutela azken urteetan, eta horrek ondorio larriak ekarri ditu langile publikoen lan eta bizi baldintzetan, baita herritarrek jasotzen duten zerbitzu publikoen kalitatean ere.

Hori horrela, sindikatuek euskal erakundeei eskatu diete, autogobernua eta eskumenak defenda ditzatela, zerbitzu publikoak indartu, eta langile publikoen enplegua eta soldatak hemen erabakitzeko pausoak eman ditzatela.

Azken astean, sektore pribatuan Hego Euskal Herriko hitzarmenek lehentasuna izateko pauso garrantzitsuak eman diren honetan, sindikatuek aldarrikatu dute sektore publikoen langileen lan baldintzak hemen negoziatzeko eta erabakitzeko eskubidea.

Bide horretan, joan den astean alderdi politikoekin hasitako errondarekin jarraitzeko, gaur bertan Podemos-Ahal dugu alderdiarekin bildu dira sindikatuak. Aldez aurretik beste alderdi politikoekin egin bezala, emendakina aurkeztu diote eta eskatu euren botoak erabil ditzatela Madrilen, Madrilek ezartzen duen betoarekin amaitzeko.

Azkenik, sindikatuek berretsi dute helburu horiek lortu arte, borrokatzen jarraituko dutela.

2024ko maiatzaren 27an.