Gaurko mahai parekidean sinatutako akordioa oinarri hartuta lanpostuen zerrendaren aldaketa landu dugu

217

LABek azaroan sinatutako Lanpostuen zerrendan egiturazko plazak sortzeko prozedura oinarri hartuta datorren ikasturteko lanpostuen zerrendaren aldaketa landu dugu.

  • 2021-22, 2022-23 eta 2023-24 ikasturteetan 20 ordu edo ordu gehiagoko errepikatu diren ekoizpenaren beharrengatiko kontratuak direlako egiturazko lanpostuak sortuko dira 2024-25 ikasturtean. Bi lanpostu jardun erdian, Iruarteta (Bilbo) eta Karmelo Etxegarai (Azpeitia).
  • Ekoizpenaren beharrengatik kontratuak egon diren ikastetxeetan eta hori mantenduko dela aurreikusten denez lanpostu bana sortuko da eta Lanpostuen zerrendan gehituko dira: Laiotz herri eskola (Segura), Eretza berri (Gueñes), Ugao LHHI eta Elortza HLHI (Urduliz).
  • Jardun erdian zeuden bi lanpostu osora pasatuko dira, Zipiriñe (Sopela) eta Barrutia (Arratzu).


Hala ere beste lanpostu gehiagoren sorrera, sortuko diren behar berriak, bazkaltiarren eta metraje kopurua konfirmatu ahala gehituko dira. LABetik datuak eskatu ditugu eta jarraipena egingo diogu.

Bestalde, administrazioak garbiketan, Eibarko Armeria eskolan lanpostu bat sortuko du Duranako Ikasbidean atezain lanpostu bat amortizatzen delako.
Eta Artatse (Bilbo) sukaldeko bi lanpostu amortizatu dituzte beharrezkoak ez direlako eta Derio eta Barandiaran (Leioa) sortu.

Ordezkapenak eta Ordezkabidea
Hainbat arazo sortu dira Ordezkabidean ateratzen diren ordezkapenak ez direlako hartzen. Honi irtenbidea emateko LABek proposamen desberdinak egin ditu, alde batetik araudia betetze aldera eta bestalde norberaren eginkizunetarako baimenak hartzeko epea azaroa arte luzatzea.

Bestalde, ordezkapen guztiak bete daitezen araudia egokitzeko hausnarketa eta proposamena egingo dugu eta zerrendak irekitzeko beharra ere adierazi dugu.

Ez digute esan Meritu bidezko LEPa noiz bukatuko den, LABetik berriro esan dugu lehenago finkoen lekualdatze lehiaketa egin behar dela. Orain Lan hitzarmenaren proposamenaren zain gaude.

Edozein zalantza izanez gero jarri gurekin harremanetan.