60 urtetik gorako langileak (25. artikulua)
1. 60 urtetik gorako langileei zuzeneko arretarako denbora murriztea. 60 urtetik gorako hezitzaileek haurrei zuzeneko arreta emateko denbora murriz dezakete, egunean bi orduz. Denbora hori prestakuntza lanetarako eta zentroaren antolaketa orokorreko lanetarako erabiliko da. Denbora hori, prestakuntzarako 45 minutuak gehituta, hereneko ordezkapenarekin beteko da.
2. 63 urtetik gorako hezitzaileek, aurreko idatz-zatian adierazitako murrizketaren ordez, ez-ohiko lanaldi murrizketa eskatzeko aukera izango du, baldin eta errelebo-kontratua hitzartzeko baldintzak betetzen ez baditu. Murrizketa hori bere lanaldi osoaren herena izango da eta ez du eraginik izango ordainsarietan. Ez-ohiko murrizketa hau metatu ahal izango da eta osorik gozatu dagozkion egunak ikasturte bakoitzaren amaieran.