2022/23 ikasturte hasierako esleipen prozesua kaotikoa izaten ari da EAEko Heziketa Berezian

584

Irailaren 1ean indarrean sartuko direnen 2022-2023 ikasturteko bakanteen esleipenen (ZHI izan ezik) behin betiko ebazpena argitaratu da gaur. Banatutako lanpostuak ordezkoen zerrendako puntuazio honetara heldu dira kolektiboz kolektibo:

Bigarren urtez esleipenak ekainean egiten dira. Administrazioak, ikasturte hasierako esleipen prozesua nola kudeatu duen salatu nahi dugu.
Bi hilabeteko prozesu luze honetan administrazioak izan dituen akatsak larriak izan dira:
– Ikastetxeen eskaera egiteko parte hartzaileen behin behineko zerrenda publikatzerakoan langile asko ez dira bertan agertu, momentu horretan ordezkapen bat betetzen zeudelako edo administrazioak ofizioz erabilgarri jarri ez dituelako .
– Lanpostuen behin betiko zerrendan ere akatsak egon dira, langileek ikastetxeen aukeraketa egin eta gero lanpostu batzuk zerrendetatik desagertu dira inongo azalpenik gabe.

LAB sindikatutik hamaika erreklamazio egin ditugu esleipen prozesua ez delako soilik tramite administratibo bat, prozesu honen atzean langileak daude eta pertsona hauen hurrengo ikasturteko lana jokoan dago!

Ekainak-30Esleipen-kaotikoa