Urtarrilaren 13an, greba deitu dugu Ipar Euskal Herriko hezkuntzan osasun-protokoloaren zentzugabakeria salatzeko

442

2022 urtarrileko sartzeaz geroztik Ipar Euskal Herriko ikastetxeetan indarrean dagoen osasun-protokoloaren zentzugabekeria salatzen dugu. Honen aplikatzea edo aplikaraztea buru-hauste bat da eta hezkuntza-komunitate osoaren nekea eta asperdura eragiten ditu. Egoera kaotiko horretan, ministroaren eta gobernuaren erantzukizuna osoa da. Osasun neurrien arinkeria eta baliabide eza larriak dira. Izurritea inoiz baino handiagoa izan arren, ikastetxeek ez dute langileen, ikasleen eta familien segurtasuna bermatzeko mediorik. Hezkuntza egokitzapenen antolaketa korapilatsuak jarraipen pedagogikoa zalantzan jartzen du.

Horren aurrean, eskatzen dugu

  • Protokoloa berriz ikusia izan dadıla, ikasle positibo agertu orduko ikasgela hetsiz eta kontaktu-kasuak etxera igorriz.
  • Ikastetxeetan babes-materialak banatua izatea: kirurgia eta FFP2 musukoak, auto-testak, CO2 neurgailuak.
  • Giza baliabide gehiago: irakasle ordezkarien hartzea estatutupean, irakasle titularren postuen emendatzea ikasgela gaindikatuak izateko.
  • Ikasleei eskatuak zaizkien testen ardura osoki osasun-agintaritza eskudunen gain izatea.
  • Kargutik kendutako eskolako mediku, erizain eta psikologoak berriro lanera itzultzea. Ez dugu onartzen txertoen estatutuaren araberako langileen eta ikasleen sailkatzea

Hori dela eta, ama eskolako, lehen eta bigarren mailako irakasle eta langileak grebara deitzen dugu hurrengo ostegunean, urtarrilaren 13an.
Era berean, Baionako azpi-prefetura aurrean elkarretaratzea egingo dugu goizeko 11etan.