Urriak 1: Euskal Herriko hezkuntza Palestinarekin

314

Urriak 1ean Gure haurrak ere badira ekimenarekin batera, LAB, STEILAS, ELA, CCOO, UGT eta Interinok sindikatuok «Euskal Herriko hezkuntza Palestinarekin» lelopean, mobilizatzera deitzen diogu hezkuntza komunitateari, Palestinako herriaren aurkako genozidioaren hirugarren urteurrenaren atarian.

Bestalde, kometak egiteko tailerrak antolatzea proposatzen dugu. Iruñeko urriaren 3ko manifestaziora kometak eramateko deia egin denez, ikastetxeetan eta bestelako espazioetan kometak egiteko tailerrak antolatzea animatzen zaituztegu.

Behealdean dituzue baliabide ezberdinak, tartean kometak egiteko jarraibideak, tailerrak erraz antolatu ahal izateko. Egindako kometak, ondoren, urriaren 1eko elkarretaratzeetan eta urriaren 3ko Iruñeko manifestazioan eraman ahal izango dira.

> Urriaren 1erako planteamendua:

  • Haur eskoletan langileek argazkia ateratzea eta ahal den heinean familiekin batera egitea proposatzen dugu.
  • Haur eta Lehen Hezkuntzan familiekin sarrera/irteeran elkarretaratze bat egin eta argazkia ateratzera animatzen zaituztegu.
  • Lanbide Heziketa eta Bigarren Hezkuntzan atsedenaldietan elkarretaratzeak, ikasleekin batera.

* Adi! Kontutan izan adin txikikoak argazkietan ateratzeko familien baimena behar dela, familiak bertan ez badaude.

> Kartelak Palestina:

> Banderak Palestina:

> Pankartak Palestina:

> Kometa ereduak:

> Kometa jarraibideak (1):

> Kometa jarraibideak (2):