Lan hitzarmenaren negoziazioan LABetik egin ditugun ekarpenetako batzuk jaso direlako aurrerapausuak daude, baina, oraindik ez nahikoak lan hitzarmen berria lortzeko.
Atzo, hitzarmenaren zirriborroa bidali ziguten, soldatak, kategoriak, ordezkoen araudia eta ratioen eraskinekin, eta gaur mahai negoziatzailea izan dugu, gai bakarra lan hitzarmenaren negoziazioa izan delarik.
Urtarrila eta otsailean egin ditugun greben ondorioz aurrerapausuak badaude ere, LABetik aste hauetan bidali ditugun ekarpen batzuk jaso direlako, berebiziko eta hitzarmena adosteko ezinbestekoak diren aldagaiak falta direla mahaigaineratu dugu.
Besteak beste, LABetik eskatu ditugunak eta proposamenean jaso direnen artean: soldata administrazio orokorreko langileekin ekiparatzea proposatzen dute, urteko jarduna sukaldean 108 eta garbiketan 120 ordu jeistea, sukaldeburua eta garbiketaburuen kategoriak sortzea eta euskalduntzea, kategorien profesionaltasuna lortzea, titulazioa edo hau balioztatzeko 3 urteko zerbitzuak gaitasun profesionalaren bidez parekatzea, ordezkoen araudia lan hitzarmenean txertatzea, lizentzia eta baimenetan hobekuntzak, 60 urtetik gorako langileen murrizketa erraztea,…
Atzo bertan bidali genituen ekarpenetan hainbat aldagaien zehaztasun falta direla, besteak beste funtzioen eta eginkizunen
eranskina hitzarmenean zehaztea, ratioetan hobekuntza gehiago txertatzea, urteko orduetan formakuntza sartzea, Ordainsarietan laneko arroparen osagarria igotzea, norbera babesteko ekipamendua erosteko adina, proposatu dugun ordezkoen araudi berria adostea, ordezkapenak ez direnerako betetzen protokoloa adostea…
Gauzak horrela, eta hurrengo zirriborroaren zain, borrokak merezi duenean berresten gara eta martxoak 25, 26 eta 27 eta apirilaren 1 eta 2an grebara goaz.
SuTaGar_INFO-2025-03-18