Sukalde eta garbiketako langileak: Ikasturtea hainbat gai itxi gabe bukatu dugu

366

Hezkuntza sailak ez du sukalde eta garbiketan datorren ikasturteko behar diren baliabideen inguruko aurreikuspenik egin, sukalde buru eta garbiketa buruen barne sustapenak nola egin negoziatzen jarraitzen dugu eta Kategoria desberdinen funtzioak eta garbiketako metroen ponderazioa hurrengo ikasturtean negoziatuko ditugu.

– Hurrengo ikasturteko lanpostuen aurreikuspena

LABetik datorren ikasturterako sukalde eta garbiketan lan hitzarmen berritik eratorritako metro, ratio eta jardunen jaitsiera dela eta Hezkuntza sailari ikastetxeetan beharko diren lanpostuen aurreikuspen bat egitea eskatu genion.

Hezkuntza sailak aurreikuspen hau ez duela egin eta lehenbailehen egitea eta lanpostu horiek estrukturalak izatea eskatu diogu, Sareen Kudeaketako eta Sistema Informatikoetako langileen (IKT) lanpostuetarako proposatu dugun bezala. Hau da, salbuespenez, abuztuaren 31 arteko kontratuak izatea eta bakante izaera aitortzea egiten direnetik, ondorio guztietarako.

Ez dugu akordioa sinatu soilik Sareen Kudeaketako eta Sistema Informatikoetako langileen postuetarako mugatu nahi dutelako. Beste proposamen bat egin dugu eta erantzunaren zain gaude. Kategorien arteko desberdintasunak ekidin aldera eta lanpostu hauek hurrengo LEPera atera daitezen lanean jarraituko dugu.

– IKT lanpostuen esleipenak

Kategoria honetako langileak barematu gabe daudenez, R letra hasten diren letra dutenek hasiko dira lanpostuak aukeratzen. Lanpostu hauek aukeratzeko deialdia eta prozedura hurrengo egunetan argitaratuko da.

– Ordezkoen zerrenda berrien ebazpenean zuzenketa

Ebazpenaren bosgarren puntuan akats bat antzeman denez, zuzendu egiten dute.

LEPa

Uztailaren 18tik meritu bidezko EPEaren finkotasunaren kontratuak sinatzeko hitzorduak hartu ahal izango dira, egun horretan behin betiko zerrendak publikatuko baitira. SMS bat jasoko dugu sinatu behar dugun guztiak.

Bestalde, sukalde berrien inguruko informazioa idatziz bidaltzea eskatu dugu.

Edozein zalantza izanez gero, jarri gurekin harremanetan.

INFO-2025-07-11