Sukaldaritza, garbiketa eta berria den Sare eta Sistema Informatikoen Kudeaketako langileen kategorian ireki dira zerrendak. Izen ematea maiatzaren 12tik 16ra izango da.
Martxoaren 21ean Hezkuntza saileko zerbitzuetako kolektiboan LAB lehen indarra den kolektiboan eta bertan jasotzen den eta irailaren 1ean indarrean sartuko den ordezkoen araudi berria sinatu genituen. Akordio honen baitan sinatu dena zerrenda berri hauen irekiera ekarri du, adostu diren kategoria eta eskakizun berriekin.
Era berean, Sare eta Sistema Informatikoen Kudeaketako kategoria 2022an LABek sinatutako Hezkuntza sailaren mendeko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako langileak esleitzeko irizpideak zehaztu zituen akordioaren baitan.
Garbiketa-kategorian
· Eskola-ziurtagiria edo baliokidea, edo eskola-graduatua edo baliokidea, edo DBHko graduatua edo baliokidea, edo titulazio handiagoa.
Hizkuntza- eskakizuna: B1
Sukaldaritza kategorian
· Sukaldaritza eta Gastronomiako teknikariaren lanbide-heziketako erdi-mailako titulazioa izango da.
· Titulazio horren baliokidea izango da gutxienez 3 urteko esperientzia egiaztatzea sukaldari gisa Hezkuntza Sailean.
Hizkuntza- eskakizuna: B1
Sare eta Sistema Informatikoen Kudeaketa kategoriarako
Hizkuntza- eskakizuna: B2
▪ Sareko Informatika Sistemen Administrazioko goi-mailako teknikaria edo
▪ Telekomunikazio- eta informatika-sistemetako goi-mailako teknikaria edo
▪ Plataforma Anitzeko Aplikazioak Garatzeko goi-mailako teknikaria* edo
▪ Web Aplikazioen Garapeneko goi-mailako teknikaria*
* Plataforma anitzeko aplikazioak garatzeko goi-mailako teknikariaren eta web aplikazioak garatzeko goi-mailako teknikariaren titulazioen kasuan, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan lan egiteko baino ez dute balioko.
Zerrendetan apuntatzeko epea: maiatzaren12ko 00:00etatik, maiatzaren 16ko 23:59arte
Eskaerak Hezigunea atariaren bidez egingo dira. Hezigunea atarian erregistratu behar da horretarako eta bertan dagoen formularioa bete.
Informazio guztia: Hemen
Formularioarekin batera, honako hauek aurkeztu beharko dira:
- NANaren edo beste nortasun-agiri baten fotokopia.
- Eskatutako titulazioa eta Euskararen hizkuntzaren egiaztatzea
Edozein zalantza izanez gero jarri gurekin harremanetan
Copia-de-Copia-de-Copia-de-SuTaGar_INFO-Ereduak-1