Sukaldari eta Garbiketako langileak: lekualdatzearen deialdia urtea amaitu baino lehen egitea lortu dugu!

73

Lan Hitzarmen berriaren zirriborro osoa bidali digute.

· Lekualdatze lehiaketa

LABek ikasturtea hasi zenetik hainbat mobilizazio egin ditu kolektiboa bizitzen ari den utzikeria eta gutxiestea salatzeko. Honen ondorioz hezkuntza sailaren posizioa mugiaraztea lortu dugu ez baitzuen LEPa bukatu baino lehen lekualdatze lehiaketa egiteko asmorik 25-26 ikasturtera arte.

Jaso genuen jakinarazpenaren arabera, LABek eskatu bezala lekualdatze lehiaketa egingo da kontsolidazio prozesua baino lehen. Meritu lehiaketan eskaintzen ez dituzten plazak eskeiniko dituzte urtea bukatu baino lehen argitaratuko duten deialdian.

· Lan hitzarmena

Bestetik, lan hitzarmenaren zirriborro osoa eta negoziatzeko egutegi proposatu dizkigute. Momentu honetan proposatutako edukia aztertzen aztertzen ari gara.

· 60 urte baino gehiago dituzten langileen jardunaren egokitzapena

Dakizuen bezala langileen osasuna zaintzeko protokoloa zehaztu zezaten demanda sartu genuen, demanda sartu ostean alde bakarrez protokolo espezifikoa argitartu zuten.

Hasiak dira mediku azterketak egiten eta hau egin ostean hilabeteko epea daukate neurri zuzentzaileak ezartzeko, hauek ezarri ezean langileak hereneko murrizketa har dezake.

Gaur epaiketako hitzordua izan dugu, Suspentsoan utzi da, gaia ez delako mahai parekidera eraman. Beraz, mahai parekidea ahalik eta lasterren deitzeko deia egin dugu.

· LEPa

Behin eta berriz zehazteko eskatu arren meritu bidezko lehiaketari dagokionez ez dakigu oraindik behin betiko zerrendak noiz argitaratuko dituzten ezta plazen eskaera noiz eta nola ( presentzial edo telematikoki) egingo dugun.

Gogoratu, abenduaren 19an behin behineko merituei erreklamazioa aurkezteko epea bukatzen dela.

Gauzak horrela abenduaren 19an, goizeko 10,00etan eta arratsaldeko 17,00etan afiliatuen asanblada burutuko ditugu.

Edozein zalantza izanez gero, jarri gurekin harremanetan!

INFO-SuTaGar-EUS