Sukaldari eta Garbiketako langileak: lan hitzarmena negoziatzeko lehenengo mahai negoziatzailea izan dugu

49

60 urtetik gorakoen protokoloa aztergai izan dugu mahai parekidean

Dakizuen bezala lan hitzarmenaren zirriborro osoa bidali ziguten abenduaren 9an. LABetik gure ustez gai garrantzitsuenak direnen inguruan ekarpenak egin genituen, besteak beste: urteko eta eguneko lanaldi jaitsierari dagozkionak, kontratazioaren ingurukoak, gutxieneko jardunak erdikoak izatea, ikasturteko lan egunak lan egutegian kokatzearen garrantzia, soldata eta kategoriei buruzko hausnarketa, ordezkoen araudia negoziatzeko eta hitzarmenean txertatzeko beharra, pribatizazioarekin bukatzeko neurriak hartzearen beharra, lan osasuna babesteko neurriak, adinagatiko murrizketa, formakuntza eta euskara planak negoziatzea, sukalde eta garbiketako ratioak jaisteko beharra eta lanpostuen funtzioak eta monografiak zehaztearen premia.

  • Lanaldia: gaur egun 1580 ordu ditugu sukaldean eta 1592 garbiketan. Hauei erantzunez zirriborroan 1520 jarri zituzten eta gaur 1472 proposatu dituzte. Sukaldeetan urteko 190 egunetan 7,45 orduko lanaldiarekin eta garbiketan urteko 195 egunetan 7,30 orduko lanaldiarekin (irailetik ekainera) eta geratzen diren orduak uztailean banatuko dira, adostuko den moduan.
  • Soldatak eta kategoriak: Eusko Jaurlaritzako langileekin parekatzeko proposamena ekarriko digute, antzeko titulazio eta figurak aintzat hartuz.
  • Ordezkoen araudia: ekarpenak egiteko eskatu digute.
  • Ratioak: ez dute ratioen jaitsierarik proposatzen.
  • Formakuntza funtsean dirua soberan geratuko balitz gizarte funtsera pasatzea proposatzen dute.
  • Adinagatiko lanaldi murrizketa: 60 urtetik gorakoen murrizketaren inguruan, atsedenaldia 45 minutura pasatzea proposatzen dute, lanaldiaren bukaeran hartuta etxera joateko aukerarekin. 63 urtetik aurrera hereneko murrizketa.

Gauzak horrela, lan hitzarmena negoziatzeko LABetik proposatutako metodologia aurrera eramango da, zehaztutako egutegian LABek bidalitako ekarpenetan zehaztu zituen gaiak landuz.

Ikusten duzuen moduan asko dago negoziatzeko eta egin dizkiguten proposamenak oso eskasak dira, beraz, borrokan jarraituko dugu mahaietan eta kalean.

LAB, ELA eta CCOOk Urtarrilaren 30-31ean eta otsailaren 19-20an deituta ditugun grebek berebiziko garrantzia dute lan hitzarmena aurrera ateratzeko.

Greba zikloko materiala (kartelak, eskuorriak, pankarta ereduak…) deskargatzeko klikatu HEMEN

Meritu bidezko LEPa

Lanpostuak aukeratzeko aplikazioa egiten ari dira, aurreikusten dute lanpostuak eskatzeko epea urtarrilaren 20-24ko astean irekiko da.

Nahi adina lanpostu hurrenkeran aukera behar dira. Ez da ofizioz esleituko aukeratu ez dena.

Bestalde, mahaietan jardun murriztuan plazarik eskainiko ez dela esan zuten arren, hamaika lanpostu %75ean eskaini direla salatu dugu. Lanpostuen zerrendan horrela daudelako atera dituztela esan digute.

Finkoen Lekualdatze lehiaketa

Gogoratu lanpostuen aukeraketa egiteko epea urtarrilaren 22an bukatuko dela.

Informazio guztia: HEMEN

Mahai parekidea

60 urte baino gehiago duten langileen osasuna zaintzeko protokoloa aurrera eramateko proposamen desberdinak egin ditugu gaurkoan, hereneko murrizketak metatu eta ordezkatuak izatea exijitu dugu.

Animatu nahi zaituztegu eskaera egitera eta osasun azterketa egin duzuenoi eta hilabete pasa bada murrizketa hartzeko protokoloan zehaztuta dagoen bezala. LOTURA

Edozein zalantza izatekotan jarri gurekin harremanetan.

INFO-SuTaGar-Orrialde-1-diseinuaren-kopia-diseinuaren-kopia-5