LANGILEOK PALESTINAREKIN
Pasa den urritik, Palestina eta, bereziki, Gazako Zerrenda Estatu Batuek, Europar Batasunak eta nazioarteko komunitatearen zati handi batek emandako inpunitatearekin benetako genozidioa pairatzen ari da Israelen eskutik. Palestinar herriaren aurkako erabateko gerra honek, eskualde mailako edo gerra globala bihurtzeko arrisku larri bat duenak, eta lurraldearen erabateko suntsipena, 35.000 pertsona baino gehiagoren hilketa (horietatik 12.000 baino gehiago haurrak direlarik), Jerusalem eta Zisjordaniako palestinarren aurkako bortizkeria eta Israelen giza eskubideen urraketa ugari eragiten ari ditu aspalditik.
Israelgo armadak Rafah-n hartu izana, zibilak bonbardatu izana eta existitzen ez diren “eremu seguru” batzuei hiria husteko agindua eman izana, herri palestinarraren aurka gertatzen ari den genozidioan beste urratsak dira. “Atsekabetuta gaude Israelgo indarrek Gazako Zerrendan egindako zibilen sarraskiagatik. Mundua, gerraren biktimek denbora errealean erakusten ari den lehen genozidioaren lekuko izaten ari gara”. NBEko bi errelatoreren hitz hauek ordezkatzen dugun langile klasearen sentimendua islatzen dute.
Gero eta ahots gehiago altxatzen ari gara mundu osoan basakeria hau salatzeko, eta azken adibidea gure herrialdera ere iritsi diren unibertsitateko kanpaldiak dira. Hala ere, oraingoz ezerk ez du geldiarazten Israelen makineria genozida, Israel Nazio Batuen edo nazioarteko beste erakunde batzuen deiei entzungor egiten ari delarik.
Indarkeria-espirala ez da berria Palestinan eta azken 75 urteetan etengabea izan da. Israelek Palestinako lurraldeak
kolonizatu ditu, eta apartheid sistema ezarri die palestinarrei. Zifrek bere horretan hitz egiten dute: bizi baldintza ankerretara eta erbestera kondenatutako 5’9 milioi palestinar errefuxiatu, 5.000 preso politiko baino gehiago, checkpoint ankerrak, lan baldintzen erabateko prekarizazioa eta langile palestinarren esplotazioa, palestinarren lurren konfiskazioa,
eguneroko razziak etxe palestinarretan, emakumeen bortxaketa sistematikoak, neska eta mutilen kontrako abusuak, eta orain genozidio hau, munduko aire zabaleko kontzentrazio-esparrurik handiena den eremuan.
Israelgo gobernua sarraski hori geldiaraztera eta Palestinaren legez kanpoko okupazioarekin amaitzera behartu behar da. Premiazkoa da nazioarteko komunitateak esku hartzea eta bermatzea Israelek sistematikoki urratzen dituen Nazio Batuek lurralde okupatuei buruz emandako ebazpenak betetzen dituela,, eta Gazako Zerrendaren gaineko legez kanpoko 16 urteko blokeoari eta Israelek ezarritako sistema genozidaren gainerako alderdi guztiei amaiera ematea. Egoera horren aurrean, eta Rafahn lurreko eraso bat izanez gero gerta daitekeena kontuan hartuta, deialdi hau sinatu duten sindikatuok honako hau aldarrikatu nahi dugu:
- Gazak bizi duen genozidioari amaiera emango dion su eten iraunkor bat.
- Alde guztien arteko negoziazioaren eta elkarrizketaren bidez eta nazioarteko komunitatearen babespean eman beharreko konponbide integrala; Palestinaren kolonizazioaren eta okupazioaren amaierari, preso politiko eta errefuxiatu palestinarren itzulerari nahiz Palestinak nazioarteko komunitateak onartutako estatu bat izateko duen eskubidea bermatuko duena.
- Israeli armak saltzeari uztea eta enpresa, erakunde lokal, estatal nahiz europarrek, edota unibertsitate nahiz eragile sozialek, Palestinak bizi duen genozidioa salatzen ez duten entitate edo erakunderekin aktibitate komertziala, ekonomikoa edota beste edozein eremutakoa etetea (elkarkidetze-akordioak eta Europar Batasunaren eta estatu kideen itunak kasu).
- EAE eta Nafarroa erakundeek, nahiz Estatu Espainiarrak Nazioarteko Zigor Gortean Esku-hartze Adierazpenak aurkeztea, Israelen aurka abian den demandari babesa eskainiz.
Aipatutako guztiagatik, maiatzaren 17 ostirala, aipatutako aldarrikapenak babesteko mobilizazio-egun baterako deia
egiten dugu, bai lantokietan, bai eguerdiko 12etan Bilboko Plaza Eliptikoan, Iruñeko Udaletxe plazan, Donostiako Alderdi Ederren eta Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazako mobilizazioetan.

Altza Herri ikastetxea 
Amaña herri ikastetxea – Eibar 
Arratia eskola – Igorre 
Atxuriko eskola – Bilbo 
EHU Donostia 
Elgoibar HLHI 
Eskurtze BHI – Bilbo 
Ezkio-Itsasoko herri eskola 
Goiz Eder Haur Eskola 
Amaña Haurreskola – Eibar 
Haurreskoletako LABeko ordezkariak 
Hirubide BHI – Irun 
Iturzaeta HLHI – Getaria 
Koldo Mitxelena BHI – Orereta 
EHU Leioa 
Malkaitz Haur eskola 
Izartegi Haur eskola 
Izartegi Haur eskola 
Izartegi Haur eskola 
Izartegi Haur eskola 
Izartegi Haur eskola 
Mariturri Haurreskola – Gasteiz 
Mariturri Haurreskola – Gasteiz 
Bidebieta Haurreskola – Donostia 
Landaberde Haurreskola – Gasteiz 
Landaberde Haurreskola – Gasteiz 
Mariturri Haurreskola – Gasteiz 
Hernaniko Haurreskola 
Mutiloako haurreskola 
Iraun Haurreskola – Irun 
Mirabueno Haurreskola – Santurtzi 
Mirabueno Haurerskola – Santurtzi 
Arana Haurreskola – Gasteiz 
Urbieta Urdaneta Haurreskola – Donostia 
Uztaro Haurreskola – Azpeitia 
Uztaro Haurreskola – Azpeitia 
Urbieta Urdaneta Haurreskola – Donostia 
Amaña Haurreskola – Eibar 
Hernaniko Haurreskola 
Toki Alai BHI – Irun 
Pio Baroja BHI – Irun 
Salburua – Gasteiz 
Salburuako Heziketa Berezia – Gasteiz 
San Inazio Haurreskola – Bilbo 
San Inazio – Bilbo 
Ttipi-ttapa / Kuluxka haur eskola 
Txingudi ikastola – Irun 
Txirrita eskola HLHI – Hernani 
Txorierri BHI – Derio 
Zabalarra – Durango 
Zumaiako Herri eskola 
Karrantza BHI 
Miribillako Haurreskola – Bilbo 
Zuloagako Haurreskola – Donostia 
Zuloagako Haurreskola – Donostia 
Altzako Haurreskola – Donostia 
Zamakola Haurreskola – Bilbo 
Aixerrota BHI – Getxo 
Fray Juan de Zumarraga BHI – Durango 
Hernani BHI 
Argia Ikastola – Tutera 
Argia ikastola 
Ibaialde ikastola 
Udarregi ikastola 
Aranzadi ikastola 
Herri Ametsa ikastola 
Uzturpe ikastola 
Pasaia-Lezo ikastola 
Ikasberri ikastola 
Orereta ikastola 
Orereta ikastola 
Orereta ikastola 
Orereta ikastola 
Orereta ikastola 
Jaso ikastola 
Jaso ikastola 
Asti-Leku ikastola 
Gartzes de Fayos ikastola 
Lautada ikastola 
San Bizente ikastola 
Laudio ikastola 
Assa ikastola 
Aresketa ikastola 
Andramari ikastola – Zornotza 
Abusu ikastola 
Olabide ikastola 
Zubi Zahar Heri ikastola 
Arangoiti ikastola 
Abadiño BHI 
Miguel de Unamuno BHI – Gasteiz 
Barrutia ikastola – Gasteiz 
Ekialde BHI – Gasteiz 
Errekabarri HLHI – Gasteiz 
Koldo Mitxelena BHI – Gasteiz 
Lope de Larrea ikastola – Agurain 
Los Herran BHI – Gasteiz 
Ramiro de Maeztu – Oion 
Ramon Bajo – Gasteiz 
Samaniego IPI – DBH – Gasteiz 
Samaniego IPI – HH eta LH – Gasteiz 
Umandi ikastola – Gasteiz 
Izarra Herri eskola 
LABkide irakasleen foroa – Gasteiz 
Errekalde Herri eskola – Oñati 
Lezkairu haur eskola 
San Inazioko Haurreskola – Bilbo 
Urretxu-Zumarragako Haurreskola 
Urkipe Herri eskola – Itsasondo

Mundaka HLHI 
Ipintza BHI – Bergara 
Luzaro HLHI – Itziar 
Luzaro HLHI – Deba 
Badaia BHI, Heziketa Berezia – Langraitz 
Toki Alai HLHI, Hezitzaileak – Irun
SOS RAFAH – Hego Euskal Herriko hezkuntzako langileak


