Soldata igoera eskuordetuta ez dauden Nafarroako Itunpeko Irakaskuntzako langileentzat

469

Administraziopekoen %0,9 eta 2012ko leheneratzeen %0,25 dozenteentzat eta %0,20 ez dozenteentzat, LABek Nafarroako Akordioa sinatu zuelako

  • 2021eko Soldata taulak EAOn (BOE) argitaratu berri direnez, urtean zehar eskuordetuta dauden dozenteek jaso dituzten soldata igoerak aplikatuko zaizkie eskuordetuta ez dauden langileei, beti ere 2021eko urtarriletik aurrera, atzeraginezko izaera baitute:
    • Administraziopekoei igotako %0,9
    • 2012ko leheneratzeetatik zati bat
      • %0,25 dozenteei
      • %0,20 ez dozenteei

Horretaz gain, gogora dezagun 2022an gure oinarrizko soldatetan igoera izango dugula guztiok:
• %2 funtzionarioek bezala + %1 (2012ko leheneratzetik falta den zatia).
Hau guztia Hezkuntza Departamentuari egindako presioari esker lortu da, eta LABek borrokan jarraituko du, leheneratzeak osotasunean lortu eta itunpeko lan baldintzak duintzeko.