Sinatutakoa bete eta tutoretza-osagarriak guztioi ordaintzeko eskatu diegu Kristau Eskola eta AICE-IZEAri

615

Gaur, LAB sindikatuko ordezkariak Justizia Epaitegi Gorenaren aurrean bildu gara, Kristau Eskola eta AICE-IZEAri sinatutakoa onartu eta betetzeko eskatzeko.

Kristau Eskola eta AICE-IZEA patronalek epaitegira eraman gaituzte, ez dietelako hitzarmen berrian sinatu eta adostu zuten tutoretza-osagarria ordaindu nahi 0-3ko eta lanbide-heziketako tutoreei.

Patronalek lege zirrikitu bat bilatu nahi dute soldata osagarri horiek ez ordaintzeko negoziazioetan adostasun horretara iritsi arren . Sinatutakoa atzera bota nahi dute epaitegietan.

LAB, hitzarmena sinatu zen unetik, kritiko agertu da akordioak zekarren eduki faltarekin. Baina gauza bat adosten denean, bete egin behar da. Sinatzaileak ez izanda ere, hitzezkoak garela argi daukagu.

Espero dugu epaileek Kristau Eskolak eta AICE-IZEAk tutoretza osagarria langile batzuei ez ordaintzeko egin duten mugimendu honi babesik ez ematea. Epaia ebatzi bezain laster, horren berri emango dizuegu, egon beharreko diru-erreklamazioak egiten hasteko.

5.INFO_EPAIKETA_tutoretza-plusa-1