Prebentzio eta jarduera protokoloak hezkuntza komunitatearekin lantzea eskatzen diogu Hezkuntza Sailari

81

LAB Irakaskuntzatik salatzen dugu Petronorreko Benzeno-ihesaren aurrean Hezkuntza Sailak erakutsi duen arduragabekeria, inprobisazioa eta informazio eza.

Izan ere, zentro desberdinetako hezkuntza langileak izan dira administrazioarekin harremanetan jarri behar izan direnak, inprobisatutako argibideak jasotzeko.

Egoera honek babesgabe utzi ditu besteen artean Meatzaldeko hezkuntzako langileak, haur, ikasle eta familiak, erabateko kaosa sortuz.

Are gehiago, LABek jakin duenez atzotik egon dira esposizioan, Petronorren eta administrazioaren aldetik inolako informaziorik jaso gabe.

Etorkizunean eman daitezkeen antzeko egoeren aurrean, prebentzio eta jarduera protokoloak hezkuntza komunitatearekin lantzea eskatzen diogu Hezkuntza Sailari.

Amaitzeko, LAB sindikatuak bere kezka eta haserrea adierazi nahi ditu, Petronorrek findegiaren inguruan bizi diren pertsona guztiei eragindako arriskuengatik.

LABek azalpen eta ardurak eskatuko ditu hurrengo egunetan.

INFO-2026-02-27-Petronor