Ostegunetan mobilizatu: Hezkuntza komunitatea Palestinarekin! Genozidioa STOP!

3220

> Deskargatu bitartekoak:

LAB, STEILAS, ELA, Interinok Taldea, CCOO eta UGT sindikatuok, “Gure haurrak ere badira” ekimenarekin bat eginez, deialdi berri bat bultzatzera gatoz.

Tamalez, aurreikusten genuen bezala, 2025-2026 ikasturte honetan ere aurreko ikasturtean ireki genuen dinamikarekin jarraitu behar dugu. Palestinaren aurkako genozidioak eta horrek haur eta nerabeengan duen eragin bereziak ez du etenik, eta guk hainbat ekimen gauzatzen jarraituko dugu Euskal Herriko ikastetxeetatik.

Mezu honen bidez EHko ikastetxe guztietara eraman nahi dugun hurrengo ekimenaren berri eman nahi dizuegu:

OSTEGUNETAN MOBILIZAZIOAK IKASTETXE GUZTIETAN

Gure haurrak ere badira ekimenetik Hezkuntza komunitate osoa (langileak, ikasleak eta familiak) gonbidatu nahi ditugu ostegunero Palestina pairatzen ari den genozidioa salatzeko kontzentrazioak bultzatzera.

Deia egiten dugu kontzentrazio horiek antolatzeko eta parte hartzeko, hurrengo helburuekin:

  • Palestinarekiko elkartasuna adierazi
  • Genozidioa gelditzea eskatu
  • Israelekin dauden harreman oro etetea exijitu

LEMA: “Hezkuntza komunitatea Palestinarekin! Genozidioa STOP!”

MOBILIZAZIO PROPOSAMENA:

  • Haur eta Lehen Hezkuntzan familiekin, ikasleekin… sarrera/irteeran elkarretaratze bat egin eta argazkia ateratzea proposatzen dugu.
  • Haurreskoletan langileek argazkia ateratzea eta ahal den heinean familiekin batera egitea proposatzen dugu.
  • Lanbide Heziketa eta Bigarren Hezkuntzan atsedenaldietan elkarretaratzeak ikasleek ere bertan parte hartu ahal izateko. Bestela sarrera-irteeretan ere izan daiteke.

NOIZ: ostegunero, irailaren 25ean hasita. Oraingoz 4 astez luzatuz

– Irailak 25, urriak 2, urriak 9 eta urriak 16

BIDALKETA ETA HEDAPENA: Ikastetxe bakoitzeko irudi horren argazkiak bi helbide hauetara bidaltzeko eskatzen dizuegu:

gurehaurrak@gmail.com
Hezkuntzakomunitateapalestina@gmail.com

*Argazkiari ikastetxearen izena eta herria gehitu beharko zaizkie.