Ordu-murrizketak adinagatik, EAEko Heziketa Berezian

401

59 urte beteak dituzten hezitzaile eta lan-legepeko irakasle finkoek arreta zuzeneko orduen edo irakastorduen murrizketa eskatzeko epea martxoaren 1etik 11ra bitarte luzatuko da EAEko Hezkuntza Sailak bere webgunean argitaratu duen moduan.
Aplikazio-eremua:
Abuztuaren 31n 59 urte dituztenentzat: Astean bi arreta zuzeneko orduko murrizketa hezitzaileentzat eta astean bi irakastorduko murrizketa irakasleentzat.
Abuztuaren 31n 60 urte dituztenentzat: Arreta zuzeneko heren bateko murrizketa hezitzaileentzat eta irakastorduko heren bateko murrizketa irakasleentzat.
ESTEKA HONETAN ebazpena eta eskabidea egiteko zehaztapenak dituzue.

Eskabideak HEZIGUNEAren bidez egin behar dituzue.


LABetik neurri hauek ez ditugu nahikotzat jotzen eta gure errealitatera egokitzen diren neurriak borrokan jarraituko dugu!!

Azken-berriak-adinagatik-ordu-murrizketa