Nafarroako ikastoletan eta itunpekoan irailean gauzatuko da ekainean agindutako soldata-igoera

405

Ikastoletako eta Itunpeko patronalek jakinarazi digutenez, Carlos Gimeno Nafarroako Hezkuntza kontseilariak ekainean baieztatu zituen soldata-igoera iraileko nominan sartuko da. 2021eko urtarrilaren 1etik aurrerako atzeraginezko izaera izango du.

IKastolen kasuan, igoera % 0,25eko izango da. LABek ikastoletako langileekiko duen arduragatik, aste honetan bertan NIErekin 2021 urteari dagokion soldata taula berriak sinatu ditugu, leheneratzea iraileko nominan gauzatu ahal izateko. Horretaz gain, 2012 eta 2016eko murrizketen leheneratzeekin amaitzeko, behingoz eta legez dagokigun %95eko soldata analogia behar bezala betetzeko, %2 zor zaigu oraindik ere. Bada badirudi urte bakoitzari dagokion igoeraz gain, 2022an %1 eta 2023an ere beste %1 igotzeko borondatea adierazi diela kontseilariak patronalei.

Baina esperientziak esaten digu Gimeno kontseilariaren borondate eta hitzak azkar asko eramaten dituela haizeak eta LABek, gutxienez, IDATZIZKO KONPROMISO irmo eta sendo bat exijitzen dio berriz ere. Ez dugu etsiko gurea dena berreskuratu arte!

Itunpeko langileen soldata-igoera

Beste aldetik, Itunpeko langile dozenteentzat ekainean baieztatu zigun %0,25eko igoera iraileko nominan gauzatuko da eta momentuz ordainketa eskuordetuan dauden langileek soilik jasoko dute. Besteek, aurrerago.

Dena den, ekainean zerbitzu eta administrazio langileentzat ere %0,2ko igoera iragarri zuen eta horrela izatea galdegiten dugu.

Horretaz gain, 2012 eta 2016eko murrizketen leheneratzeekin amaitzeko, behingoz eta legez dagokigun %95eko soldata analogia behar bezala betetzeko, %2 zor zaigu oraindik ere. Bada badirudi urte bakoitzari dagokion igoeraz gain, 2022an %1 eta 2023an ere beste %1 igotzeko borondatea adierazi diela kontseilariak patronalei.

Honetan ere LABek, gutxienez, IDATZIZKO KONPROMISO irmo eta sendo bat exijitzen dio berriz ere. Ez dugu etsiko gurea dena berreskuratu arte!

Bukatzeko, eta berriz ere, Hezkuntza Departamentuari langileen ordezkariekin harreman zuzena eta hiruko mahaia berreskuratzeko ere galdegiten diogu, hori baita sektorearen errealitatea ezagutzeko eta bere beharrei erantzuteko modu egokia.

Jatorrizko albisteak:

https://www.infoadm.org/14-lab/8478-ekainean-agindutako-25-eta-0-20ko-igoera-irailean-gauzatuko-da-la-subida-del-0-25-anunciada-en-junio-se-materializara-en-septiembre

https://www.infoadm.org/index.php?option=com_content&view=article&id=8474:ekainean-agindutako-0-25eko-igoera-irailean-gauzatuko-da&catid=14