Nafarroako Hezkuntza Departamentuko online tramiteak egiteko eskuratu Cl@ve sistema

460

Ekainaren 15ean aldatuko da Nafarroa Garaiko Hezkuntza Departamentuaren deialdi telematikoetarako sarbidea Administraziopeko irakasle guztientzat, baliozko ziurtagiri digitala, NAN elektronikoa edo Cl@ve sistema izatea beharrezkoa izanen delarik (data horretatik aurrera NANa+Ogasuneko PINa bidezko sarbidea ezinen da erabili).  Aipatutako deialdi telematikoetan, besteak beste, lanpostuen esleipen telematikoak, lekualdatze-lehiaketak, berariazko zerrendetan sartzea eta datorren ikasturterako lanpostu esleipenak daude. Hau dela eta, aipatutako sarbide berriak oraindik eskuratu ez badituzu, lehenbailehen egiteko gomendatzen dizugu. Guk hemen Cl@ve sistema nola eskuratu azaltzen duen laguntza-gida azkar bat eskaintzen dizugu jarraian.

Nafarroako Gobernuak apirilean helarazi zizun eskutitz bat non bidali zitzaizun egiaztapen-kode seguru bat (CSV); honekin alta eman ahalko duzu Cl@ve sisteman, bulego batera joan beharrik gabe. Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren egoitza elektronikoan sartu beharko duzu (www.agenciatributaria.gob.es helbidean), “Tramite nabarmenduak” atalean, “Cl@ve” hautatu eta, horren barruan, “Erregistratu Cl@ve”-n.
Cl@ve-n erregistratu ondoren, bi modutan identifikatu ahal izanen zara Interneteko tramiteetan:

Cl@ve-PIN bidez: izapide bat egin nahi duzun bakoitzean, PIN zenbaki bat jasoko duzu zure gailu mugikorrean, eta sartu egin beharko duzu izapidearekin jarraitu ahal izateko. Aukera hori aukeratzen baduzu, gailu mugikorrean Cl@ve-PIN aplikazioa instalatzea gomendatzen zaizu. Android eta iOS gune ofizialetan dago eskuragarri.

Cl@ve-Iraunkorraren bidez: Cl@ve sisteman alta ematen duzunean, pasahitz bat aktibatuko da, zuk aukeratua. Pasahitz hori baliozkoa izango da Cl@ve Iraunkor honekin egiten dituzun izapide guztietarako (jarraibideak erregistratzeko unean).

Cl@ve sistemak aukera ematen du Nafarroako Gobernuaren (Hezkuntza Departamentuaren mendeko langileentzako zerbitzu eta errenta aitorpen-kanpainako zerbitzuak) eta beste administrazio publiko batzuen aplikazio telematikoetara sartzeko; hala ere, EZ DU UZTEN DOKUMENTUAK DIGITALKI SINATZEN (adibidez, kontratuak); horretarako, aurrez aurre joan behar da erregistro-bulego batera, dela Cl@ve-PINekin, dela Cl@ve-Iraunkorrarekin, edo beraiek gabe baina bertan digitalki sinatzeko gaitzen duen Cl@vea eskuratuta.

Cl@ve sistemari buruzko informazio gehiago eskura dezakezu https://clave.gob.es webgunean.