Nafarroa Garaia: euskara ikasteko eta hobetzeko irakasleentzako laguntzak

382

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak euskara ikasteko ikastaroak egiteko edo amaitzeko banakako laguntzak eskatzeko epea ireki du.
Laguntza horiek irakasleentzat dira, 2021eko irailaren 1etik 2022.eko abuztuaren 31ra bitartean egindako ikastaroetarako.

Era berean, laguntzak eska daitezke eskolaz kanpoko eta oporraldietan euskara hobetzeko ikastaroetarako, eta hobekuntza-ikastaroetarako eta eduki metodologikoko ikastaroetarako, aldi horretan EIBZn eta ILEetan eskaintzen ez badira.

Eskaerak aurkezteko epea irailaren 16an amaituko da.

Informazio guztia honako ESTEKAN

Jatorrizko informazioa: HEMEN.