Martxoaren 30ean bozka bakoitzak zenbatzen du: bozkatu LAB, zurekin bagara!

886

Hauteskundeak egindako lanari erreparatu eta aurrera begirako erronkei ilusioz heltzeko sasoia izan ohi dira. Honi buruz LABek dioena irakurri edo entzun ahal izan duzu azken egunotan, beraz mezu hau zuri, afiliatu zaren horri eskertza egiteko baliatu nahi dugu: gugan jarri duzun konfiantzagatik, mobilizazioetan eta asanbladetan parte hartzeagatik eta eskola publikoko langileen alde bidelagun zarelako.
Martxoaren 30ean, itzela litzateke sentitzea, denon artean egin dugun bide honetan aurrera egiten dugula. Horretarako, azken 4 urteetako lana bezain garrantzitsua da bozka bakoitza. Bozka kopurua handitzeak ekar lezake gure proposamenek pisu handiagoa izatea Hezkuntza Sailaren aurrean eta indar handiagoa ikastetxe eta kaleetan, eta horretarako zu eta zure ingurukoak behar zaituztegu oraingoan ere. Oporrak aurreko keinu txiki honek ekar dezala hurrengo 4 urteetarako indarra!
Martxoaren 30ean, BOZKATU LAB! ZUREKIN BAGARA!

Hauek dira bozka-mahaiak (pdf jaitsi ahal duzu)

ArabaBizkaiaGipuzkoa