Maiatzaren 13an eta 14an greba deitu dute Bilboko Hijas de la Cruz-eko langileek

558

Gaur goizean Egiluze-Hijas de la Cruz ikastetxeko enpresa-komiteko ordezkariek maiatzaren 13 eta 14ean deituriko greba-deialdia erregistratu dute EAEko Hezkuntza Sailaren Bilboko Ordezkaritzan.

Lau hilabeteko mobilizazioen ondoren, eta Hijas de la Cruz kongregazioak, Kristau Eskola patronalak eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak bizkarra eman ondoren, Bilboko Hijas de la Cruz ikastetxeko langileek beste bi greba egun deitu dituzte, maiatzaren 13an eta 14an, langile guztientzako konponbide integrala exijitzeko.

Urtarrilaren hasieratik, itxieraren berri izan zenetik, hondamen honen eragile nagusi guztiek ezikusiarena egin dute:

– Alde batetik, Jaurlaritzak ez zien inolako aukerarik eman langileei integrazioko hezkuntza-proiektu batekin jarraitzeko. Ikastetxeko gerentziari ere ez zion inolako erantzukizunik eskatu, 162 urteko jardueraren ondoren  jasotako diru-laguntza publikoengatik, ikastetxea hiltzen utzi dutelako. Are gehiago, gure ustez Hezkuntza Sailak “babes esplizitua” eman dio “itxierari”,  lehenetsi dute ikastetxe bat ixteak sailari dakarkion aurrezpena, urte hauetan  garatzen aritu den hezkuntza eta integrazio proiektua mantentzea baino.

– Bestalde, Kristau Eskola patronalak ere isilik mantendu da. Oraingoz, ez da inolako hurbilketarik egin langileen etorkizuna bideratzeko lanpostua galtzen duten langileak birkokatzeko sinatu duen akordioaren bidez.

– Eta, azkenik, Hijas de la Cruz kongregazioak eta bere gerenteak izan duen jokabide lotsagarria: zentroko benetako egoerarekiko okultismoa besterik ez dago, azken urtean zehar hainbat aldiz eskatutako informazioa blokeatuz. Hori dela eta zalaketa  jarri izan dugu Lan Ikuskaritzan.

Horregatik guztiagatik, eta gerentziak adostutako amaiera oztopatzeko bidean izandako utzikeria ikusita, Hijas de la Cruz-eko langileok lanpostuen defentsan 2 greba egun deitzen dituzte hurrengo maiatzaren 13an eta 14an. Maiatzaren 13an goizeko 12:00etan, gainera, elkarretaratzea egingo dute Irunen kongregazioak duen egoitzaren aurrean. 14ean, berriz, manifestazioa deitu dute goizeko 11:30etan San Anton zubitik Unamunora.

Hijas de la Cruz ikastetxeko enpresa-komiteko kideek greba-erregistroa egin dute Jaurlaritzako Bilboko egoitzan